|

Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Eneko Goiak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak; Andres Urrutiak, Euskaltzainburuak; Guillermo Ulaciak, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak; Jabier Larrañagak, Kutxako Enpresetako Zuzendariak; eta Pedro Esnaolak, Gipuzkoako Ganberako presidenteak.
Sariak jaso dituzte: Jardunbide Profesionala mailan, Jokin Sudupek, Xubi Taldeko zuzendaritzakoak; Enpresa-Ekimena mailan, Jose Pozak, Ibercomeko gerenteak; Kultura-Ekintza mailan, Elkarreko zuzendari orokorra den Jose Maria Sorsek; Euskara Lantzen mailan, Joxean Alustizak, Fagor Taldeko presidenteak; eta Enpresa-Berrikuntza mailan, Joxean Egañak, IMHko zuzendari gerenteak.
Donostia, 2010eko azaroaren 25ean.- Gaur eguerdian ospatu den ekitaldian Lanabesa euskaraz idatzitako salmoiak, Kutxaren babesarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Euskara Lanabesa Sariak banatu ditu bost enpresen eta erakundeen lana goraipatzeko.
Ondoz ondoko bigarren urtez banatzen diren Euskara Lanabesa Sari hauek enpresek eta erakundeek egunero garatzen duten lanaren bost atal ezberdin nabarmendu nahi izan dituzte: ibilbide profesionala, hazkundea, berrikuntza eta euskara eta kultura lan- eta enpresa-munduan nola bultzatu duten .
Ekitaldian izan dira, besteak beste, Xubi Taldeko Joxe Martinez; Juan Mari Andueza, Azkoitian zinegotzia; IMHko Maite San Martín eta Edurne Bilbao; CAFeko Joxe Begiristain; Iñigo Marquet, Ficobako gerentea, Elena Casusorekin; Ignacio Zuzuarregi, Zientziaren Museoaren arduraduna; Urko Odriozola, Elkargiko komunikazio arduraduna; Jon Etxabe, Adegiko komunikazio arduraduna; Onkologikoko gerentea den Javier Zuazo; Elmubaseko Jabier Bastida; Jose Luis Lecanda, IK4n komunikazio arduraduna; Juan Mari Torrealdai idazle, kazetari eta euskaltzaina; AFMko Elena Larrarte eta Lourdes Istillarte; Gipuzkoako Foru Aldundiko Oscar Recalde eta Jokin Garate; Gureak enpresaren Idoia Sanz; Ana Arregi, Luis Recondo eta Cristina Lizarazu, Kutxaren ordezkariak; Emuneko zuzendari nagusia, Dani Larrea, Elias Zumalde eta Leire Bergara bere lankideekin,...
Saria jaso dutenei buruz.
Jardunbide Profesionala Saria > Xubi Taldea Esteban Sudupek 1956. urtean engranaje munduan lan egiten duen enpresa azkoitiarra sortu zuen. Urteen poderioz, prezisio handiko transmisio osagaiak egiteagatik Estatu mailan liderra izatera iritsi da eta mundu osoan bezeroak ere lortu ditu. Hasiera-hasieratik erakutsi Xubi Taldeak familiaren garrantzia, eta gaur egun Estebanen hiru semek bertan ari dira lanean, beste enpresa batzuekin batera talde handi bat sortzeko prozesuan murgildurik daudela.
Enpresa-Ekimena Saria > Ibercom Egunero teknologia berritzen eta gauza berriak eskaintzen dabilen horietakoa da Ibercom. Lehiakideengandik urruntzeko pausoak ematen ari da beti, telekomunikabideetan duen jakintasuna eta kalitatea eskainiz eta bere bezeroekin bide osoa eginez. Interneten, ahotsan eta telefonian eskaintzen ditu bere zerbitzuak Ibercomek.
Kultur-Ekintza Saria > Elkar 70eko hamarkadan –garai haietarako apostu handia- eman zituen lehen pausoak Elkar taldeak, euskal kulturaren sorkuntza, sustapena eta garapena bultzatzeko. Argitaletxea, liburu-dendak, ikas-materialak, banaketa-zerbitzuak, biltegiak, estudio propioak eta Megadenden zabalkundea izan dira, besteak beste, martxan jarri dituen proiektuak. Baina urrats garrantzizkoena euskararen eta euskal kulturaren sorkuntza, sustapena eta garapena modu eraginkorrean bultzatzeko sortutako Elkar Fundazioa izan da. Elkarrek kultura zabaltzeko dituen giza-baliabideei baliabide ekonomikoak erantsi dizkie kultura eta enpresa bilduz.
Euskara Lantzen Saria > Fagor Taldea Euskararen aldeko lan handia egin du hasieratik Fagor enpresak eta gogor saiatu da euskara enpresa ekintzekin batera sustatzen. Aspaldi nazioarteko maila dauka, baina asmo soziolinguistikoari hertsiki heldu dio eta euskara Fagorren izan da hamarkadaz hamarkada. Jarrera honen adibide dira Fagor Taldeak egunez egun gauzatzen duen euskara planaren helburuak.
Enpresa-Berrikuntza Saria > IMH IMHk, Makina Erremintaren Instititutuak, hogei urte daramatza makina erremintaren sektorean erreferente izaten. Elgoibarko tradizio industrial handiari lotuta, baina izpiritu berritzaileari helduta, milaka ikasle prestatu ditu egundaino, nazioartekotzen irakatsi du, enpresa txikiagoei laguntzak eman dizkie eta arazo teknikoei iretenbidea ematen saiatu da. Gainera, ondare industriala berreskuratzeko ekimenak martxan ditu. Nabarmenena, bere Makina Erremintaren Museoa.
Lanabesari buruz. Lanabesa enpresen munduan gaurkotasunari buruzko informazioa eskeintzen duen euskara hutsez idatzitako salmoia da. Hilero argitaratzen da eta EAEn eta Nafarroan banatzen da.
Lanabesaren lehen helburua enpresetan, erakundeetan eta bulegoetan bere lana euskaraz garatzen duten pertsonen eskuetan euskal eta nafar ekonomia eta enpresa munduaren analisirako eta informaziorako tresna bat jartzea da. Era berean, Lanabesak lan-eremuan euskararen garapenaren eta normalizazioaren alde ere egin nahi du.
Ekonomia mugitzen duten sektoreak, negozio berriak sortzen dituzten ekintzaileen lana, enpresentzat sortzen eta zuzentzen diren produktuak eta zerbitzuak, enpresen nondik-norakoak eta beste hainbat gai izango dira Lanabesaren ale guztietan aztergai, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ekonomian eta enpresa-munduan arreta berezia jarriz.
(Erantsitako argazkian, ekitaldian saria jaso dutenak. Ezkerretik eskumara: Jose Maria Sors , Elkarreko zuzendari orokorra; Jose Poza, Ibercomeko gerentea, Jokin Sudupe, Xubi Taldeko zuzendaritzakoa, Joxean Egaña, IMHko zuzendari gerentea; eta Fagor Taldeko presidentea, Joxean Alustiza eta euskara-planaren arduraduna, Txema Abarrategi).
|