hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
‘Eureka! Zientzia Museoa’ izango da Donostiako Kutxaespazioko izena
2011ko Ekaina

eureka-kutxaespazioa

Donostiako Miramongo Par­ke Teknologikoan kokatuta dagoen Kutxaes­pazi­oak ibilbide berria abiatu du hamar urte betetzearekin batera. Besteak beste, izen berria hartu du, ‘Eureka! Zientzia Museoa’, eskaintzak aldatu ditu ­eta txikienentzako espazio berriak estreinatuko ditu.

Orain arte museoak ez du deitura zehatzik izan eta Kutxa­espazioz izan da ezagutua, arduradunek zientziarekin zerikusia duen izena ipini nahi ­izan diote orain eta Eureka! izan da hitz ­aproposena; izan ere, honek nazioarte mailan aurkikun­tza adierazi nahi du. Hamarkada batetan zehar, harrera bikaina ­izan du; ­orotara, 1.417.314 per­tsonek bisitatu dute Donostiako museoa (492.313 ikaslek eta publiko orokorreko 781.498 pertsonek).

Ho­rrela, ikasleen datu honi esker, “euskal ikasleek gehien bisitatzen duten museoa bihurtu da kutxaespazioa”. Bestetik eskaintza zabala ­izan da ere, hogei proiekziotik gora eskaini dira, berrogeita hamar eskola-tailer desberdin baino gehiago prestatu dira eta ­irakasleentzako gida didaktiko ­anitz sortu egin dira.

Donostian Ignacio Zuzua­rre­gi museoko egungo zuzendariak azaldu zuen moduan, “museoaren arrakasta asistentzia mantendu izanagatik bermatu da; ikasleen taldeez aparte, familiek eta taldeentzako bisitek harrera ona izaten jarraitzen dute; hala, zien­tzia kultura ere badela dirudi”.

Izena aldatu iza­naz gain, museoko lehenengo solairua berrituko da, simulazio gela bat eratuko da, ‘Txi­kiklik’ izeneko lau eta be­de­ratzi urte bi­tarteko umeen­tzako espa­zioa eza­rriko da, zien­tzia uda­le­ku­ak an­tolatuko dira ­eta Planetarium-a hobetuko da, besteak beste.

Bestetik, esperimentu zientifikoek, ­animazioek eta agendak ere bira berria emango dute.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner