hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak Bizkaierarentzako webgunea sortu dute
2011ko Martxoa

Bizkaiera muina izango duen webgune berria aurkeztu dute Bilbon Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak. Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatuak, Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko zuzendariak eta Igone Etxebarria ikastegiko proiektuen zuzendariak egin zuten www.bizkaiera.biz web orrialdearen aurkezpena.

Webgune berri honek asmo irmoa du: bizkaiera teknologia berrietan sartzea eta bere izaera eta ezagupena indartzea, euskarazko erabiltzauleen artean. Atariak eduki ugari biltzen ditu. Adibidez, hiztegiak, morfologia eta fonetika erantzunak, aditzak, toponimiak... baina atal erakargarriena bideoena da. Sektore ezberdineko pertsonei egindako elkarrizketak ikus daitezke bertan. Astero bideo berriak eskegiko dira.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner