hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Irakurketa Publikoaren Sareak bost urte arrakastatsu bete ditu
2011ko Otsaila

Euskadiko Liburutegien Irakurketa Publikoaren Sareak bere bosgarren urteurrena ospatzen ari da. Bost urte hauetan zehar, emaitza onak lortu ditu irakurketa eta mailegu kopuruari dagokienez.

Euskadiko liburutegiek sarean lan egitea eta sarean zerbitzua ematea erabaki zuten eta oraingo balantzea oso positiboa izan da; batez ere, irakurketa eta mailegu kopuruaren hazkundea berebizikoa izan da. Eusko Jaurla­ritzako Kultura Sailak kudeatzen du Euskadiko Irakurketa Publi­ko­aren Sare hau, eta bertan 172 liburutegik parte hartzen dute.

Irakurketa kopuruak gora ­egin du. Proiektua abiatu zenean, Euskadiko Irakurketa Publi­ko­­aren Sareko irakurle kopurua 200.000 ingurukoa zen. Bost urte igaro ondoren, irakurleen kopurua 416.000 inguruan koka­tzen da; bikoitza baino gehiago. Datuei helduz, urtez urteko joera goranzkoa izan da. Modu berean, mailegu-kopuruak ere izugarri igo dira. Sare-lana hasi zenean 307.000 mailegu inguru burutzen ziren urtean, eta 2009an, aldiz, 1.900.000 mailegu baino gehiago izan dira. Urte hauetan burututako ikerketaren ondorioetako bat da erabiltzaileek gero eta gehiagotan jotzen dutela bide telematikora funtsetan kontsultak egiteko eta Sareko zerbitzuak erabiltzeko. Horrela, ‘On Line Public Access Catalog’ katalogoan egindako kontsulta-kopuruan aldea egon da; 2004an 216.755 kontsulta egin ziren eta 2009an 1.247.377. Liburu-bildumen, aldizkarien, CDen, mapen edo partituren kontsultek ere hazkundea izan zuten.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner