hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Bizkaia Aretoak etengabeko ikaskuntzari zabaldu dizkio ateak
2011ko Otsaila

EHUk Bizkaia Aretoa, Abandoibarrako paraninfo berria, zabaldu berri du Bilbon. Espazio berritzaile honek Unibertsitateko ekintza kulturala eta irakaskuntza eta zientzia gertakizunak hartuko ditu.

Eraikina BBK lagatua da eta Alvaro Siza arkitekto portugesak diseinatu du; 1992an Pritzker saria eskuratu zuen. Paraninfoak 9.000 metro karratu baino gehiagoko espazioa hartzen du eta bere zeregin garrantzitsuenen artean, ekitaldi kulturalak eta zientifikoak hartzea izango da; horrekin batera, Unibertsitateko gertakizunei ere leku egingo die. Bizkaia Aretoak hiru audiorio ditu: Mitxelena (433 lagunentzako espazioarekin), Baroja (161) eta Arriaga (69). Bestalde, erakusketentzako lau espazio ditu: Chillida, Oteiza, Axular eta Etxepare. Horiez gain, bileretarako eta informatika gelak, lorategia duen terraza eta espazio libre gehiago biltzen ditu.

Biltzar eta mintegiez gain, aretoak BizBAK-en (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) ekintzak hartuko ditu; esaterako, EHUk Bizkaian udarako antolatzen dituen ikastaroak edo agenda kulturala. Horrela, astero, doako ekintzak prestatuko dira.

“Alvaro Sizaren eraikin bikain honek, Bizkaia Aretoak, sinbolo argiagoa izango da, ez EHU Bilbora heldu delako, baizik eta hemen beti egon delako, eta egongo da Gerona, orain eraberritutako energiekin”, adierazi du Iñaki Goirizelaia errektoreak.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner