hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Deustuko ikasle txinatarrek urte berria ospatu zuten atzo
2011ko Otsaila

Deuston ikasten ari diren 30 ikasleek urte berri txinatarra ospatu zuten atzo eta arratsaldean zehar, ekintza kultural anitz antolatu zituzten. Goizean ongi etorria eman zitzaien nazioarteko 230 ikasle berriei. Hauek bigarren seilhilekoan zehar izango dira Bilbon. Festa honetan parte hartu zutenek tinta txinatarrarekin beraien izena idatzi zuten, korapilo txinatarrak egin zituzten, 'Qipao' tradizionala nola ipintzen den ikusteko parada izan zuten, txotx-lasterketan parte hatu zuten eta gabon zahar txinatarrean hartu ohi diren jakiak dastatu zituzten. Honela, txinatarrek 'untxiaren urtea' jai giroz hasi dute Txinatik milaka kilometrotara.

Aurtengoa, Deustok antolatzen duen lehen festa txinatarra izan da. Ikasleek beraiek proposatu zuten ekimena beraien ikaskideen artean kultura zabaltzeko asmoz. Besteak beste, tradizio handiko abestiak eta dantzak antolatu dituzte. Gainera, arratsaldean nazioarteko 230 ikasleei eman zitzaien ongi etorria jai giroan. Ikasleak AEB, Alemania, Austria, Bangladesh, Belgika, Bielorrusia, Brasil, Kamerun, Kanada, Txile, Kolonbia, Kongo, Danimarka, Estonia, Etiopia, Filipinak, Frantzia, India, Indonesia, Italia, Kazajistan, Kirgistan, Mexiko, Herbehereak, Pakistan, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Suedia, Tailandia, Tanzania, Turkia edo Venezuelatik heldu dira.

Gainera, bihar arratsaldean, Arriaga Antzokia abiaburua dela, Bilboko Alde Zaharra ezagutzeko txango batera gonbidatu dituzte guztiak.

(Argazkiak: Belen Ibarrola)

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner