hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Itsasadar Museoa, Itsasplanet eta Itsas Gela elkarrekin arituko dira
2011ko Urtarrila

Bilboko Itsasadarra Itsas Mu­seoak eta Itsasplanet Itsas Kultura Sustatzeko Elkarteak, elkarrekin lan egiteko akordioa sinatu berri dute.

Elkarlan horren bidez, Itsas­planet elkartea eta Bilboko Itsas Museoa ‘Itsasaldia’ izeneko Eus­kal Itsasoei buruzko Jaialdia sor­tzeko diseinuan eta ekoizpenean arituko dira. Ho­rre­kin batera, Euskal Kostal­deko Itsas Turis­moko Lehen Azoka sortzeko asmoa dute. Proiektu horretan Itsasgela elkarteak ere lagunduko du. Azken horrek ‘Mater’ euskal ­atunketaria atonduko du euskal kostaldea guru­tzatu eta ekimenaren berri zabal dezan.

Horrela, hitzarmen horrekin, Bilboko Itsas Museoa Itsasaldia programako jardueren agertoki nagusi bilakatuko da.

Elkarlanean

Hiru eragile horien arteko elkarlana ezinbestekoa ­izango da aurten proiektua aurrera atera dadin. Bilboko Itsas Museoak betekizun garrantzitsu bat du, itsasadarrak bizi izan duen eraldaketa memorian gordetzea. Egun, mota askotako ­ekintza ugari antolatzen ditu; ­erakusketa zabalak, ikasleen­tzako bisita gidatuak  eta orain, itsasoei buruzko jaialdian murgilduko da. Itsasplanet Metauten (Nafa­rro­an) dagoen enpresa da. Urpekaritzarako zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu eta obra hidraulikoak eta mantentze zein konpontze lanak  burutzen ditu. Itsas Gela elkartea 2001. urtean sortu zuten Pasa­ian. Bere helburuetako itsas ondarea berreskuratzea da; horretarako, ­eza­gu­pe­nak zabaltzen dituzte, hainbat ­ekintza, tailer eta ekimenen bidez.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner