hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
'Zinema Euskaraz' programak hogei pelikula proiektatuko ditu
2011ko Urtarrila

Zinema aretoetan euskarazko pelikulei bultzada emateaz gain, euskarazko DVD berriak ipiniko dira salgai. Besteak bestem 'A taldea' eta 'Marmaduke' filmak euskaratuko dira; gainera, hilabetero euskarazko pelikulak proiektatuko dira zinema aretoetan.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak beste urte batez bultzatu du Zinema Eus­­karaz programa. 2011ri hasiera emateko, Xa­bi­er Beauvois zuzendariaren ‘Jainkoez eta gizakiez’ (Des hommes et des dieux) pelikula frantziarra proiektatu da hiriburuetan.
Kultura Sailak nabarmendu duenez, “Zinema Euskaraz programari esker, zazpigarren artearen zaleek euskarazko emanaldiez gozatzeko abagunea izango dute hiriburuetan urte osoan zehar”.

Oscar sariei begira. Xabier Beau­voisen ‘Jainkoez eta giza­kiez’ filma Tibhirineko (Arge­lia) monje zistertarren bizitzan gi­ro­tzen da. Kultura Sai­lak azpi­marratu duen bezala, “emo­zi­oz­ko istorio bat da honakoa, ar-gazki ederrekin egina eta in­ter­pretazio bikainen bidez an­tzeztua”. Frantzi­ak film hau au­keratu du hurrengo Oscar sa­rietan herrialdea ordezka de­zan. Filmak zor­tzi fraide zis­tertarren historia kontatzen du;  90eko ha­markadan girotua, mon­jeak Magrebeko men­dial­deko mo­nas­tegi batean bizi di­ra, gizarte musulman batean.

Zinema Euskaraz programa bide dela, hilabetero euskarazko pelikulak proiektatuko dira zinema aretoetan. Besteak, beste, ‘Eztia’, ‘Crossing over’ edo ‘In ­a better world’. Erabaki honekin, Kultura Sailak ikus-entzule euskaldun zati baten eskaerari ­erantzuna eman eta euskara sustatzeko ekimena bultzatu nahi du. Gainera, zinema aretoetatik at, zenbait film euskaratu eta salmentan ipiniko dira aurten. Ho­ri­en artean daude ‘A taldea’ eta ‘Mar­maduke’.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner