hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Bilboko Itsas Museoa Itsasplanet eta Itsas Gelarekin arituko da aurten
2011ko Urtarrila

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta Itsasplanet Itsas Kultura Sustatzeko Elkarteak elkarrekin lan egiteko akordioa sinatu dute.

Elkarlan honen bidez, Itsasplanet elkartea eta Bilboko Itsas Museoa ‘Itsasaldia’ izeneko Euskal Itsasoei buruzko Jaialdia sortzeko diseinuan eta ekoizpenean arituko dira. Horrekin batera, Euskal Kostaldeko Itsas Turis­moko Lehen Azoka sortzeko asmoa dute. Proiektu honetan Itsasgela elkarteak ere lagunduko du. Azken honek ‘mater’ euskal ­atunketaria atonduko du euskal kostaldea guru­tzatu eta ekimenaren berri zabaldu dezan.

Honela, hitzarmen honekin, Bilboko Itsas Museoa Itsasaldia programako jardueren agertoki nagusi bilakatuko da.

 

Elkarlanean

Hiru eragile hauen arteko elkarlana ezinbestekoa izango da aurten proiektua aurrera atera dadin. Bilboko Itsas Museoak betekizun garrantzitsu bat du, itsasadarrak bizi izan duen eraldaketa memorian gordetzea. Egun, mota askotako ­ekintza ugari antolatzen ditu; ­erakusketa zabalak antolatzen ditu, ikasleentzako bisita gidatuak prestatzen ditu eta oraingoan, itsasoei buruzko jaialdian murgildu egingo da.

Itsasplanet Metauten (Nafa­rro­an) kokatutako enpresa da. Bere eginkizun nagusien artean, urpekaritzarako zerbitzu profesionalen eskaintza, obra hidraulikoak eta mantenimendu zein konpontze lanak  aurkitzen dira.

Itsas Gela elkartea 2001. urtean sortu zuten Pasaian. Bere helburuen artean itsas ondarea berreskuratzea garrantzia har­tzen du. Horretarako, ezagupenak zabaltzen dituzte hainbat ­ekintza, tailer eta ekimenen bidez.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner