hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Antzezkizuna konpainiak "Pinotxo" lana aurkeztuko du
2012ko Otsaila

Bizkaiko Antzezkizuna konpainiak "Pinotxo" lana eskainiko du Bilboko Campois Elisios antzokian, hilaren 26an. Emanaldiak bi izango dira, 12:30ean eta 17:00etan. Euskaraz eskainiko da emanaldia eta 50 minutuko iraupena izango da. Adin gomendatua: 3 urtetik aurrera.

Esku-txotxongiloak, hagaxka-txotxongiloak eta argi beltza. Maese Antoniok hitz egiten duen egur-zatia aurkitu du, eta Geppetto arotzari oparitu dio, panpina egin dezan. Panpina hori Pinotxo izango da, eta, bai, umea izango balitz bezala hitz egin eta mugitu egiten da. Geppettok eskolara bidaltzen du, baina bera zenbait abenturatan galtzen da. Azkenean, adorea eta ausardia dituenez, benetako gizaki bihurtuko da.

 

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner