hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Cal McCrystal aktore eta zuzendariak clown ikastaro bat eskainiko du otsailaren 20tik 22ra arte BBK Salan
2012ko Otsaila

Aktore eta Arte Dramatikoko ikasleek Hurbiltasun Antzokiaren doako ekimen honen parte hartuko dute.

Cal McCrystal aktore eta zuzendari polifazetikoak, clown ikastaro bat eskainiko du aktoreentzat eta arte dramatikoko ikasle interesatuentzat otsailaren 20tik 22ra arte BBK Salan.

Cal McCrystal Europako clown ikuskizun sortzaile garrantzitsuenetako bat da. Bere produkzio txalotuak mundu osoan ikusten dira. Cirque du Soleil taldearen “Varekai” eta “Zumaniti” ikuskizunetako komedia zuzendaria da. “The Palazzo Circus”eko zuzendaria ere bada eta zuzendari laguntzailea Londres West End-eko Theater National-en ikusgai dagoen “One Man, Two Guvnors” emanaldian.

Erresuma Batuko konpainia eta artista askorentzat idatzi eta zuzendu du: Spymonkey, Pluck, Peepolykus, The Mighty Boosh eta Sacha Baron Cohen, besteak beste.

“Ikastaroan gure clown nortasun propioa landuko dugu, lehendik asmatutako pertsonaia bat jorratu beharrean. Mundu guztiak dauka mozolo bat barnean. Pertsona batzuengan errazago ikusten da. Barre gehiago eginarazi daiteke gutxiago eginda, egia oinarritzat hartuta”.

Clown ikastaroa Hurbiltasun Antzokia programaren zati bat da; programa horren bidez, askotariko ikuskizunak eskainiko dira aurtengo martxoaren 25era arte, Bilboko erdiguneko salan, Arriaga Antzokiak eta BBK sinatutako hitzarmenari esker. Pasa den urtarrilaren 25etik, Hurbiltasun Antzokia, bere bigarren edizio honetan, 9 ikuskizun, 2 Irakurketa Dramatizatuak eta Clown Ikastaro hau eskaintzen ditu.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner