hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Arriaga Antzokiak Daniele Finzi Pascak idatzitako eta zuzendutako “Donka, una carta a Chéjov" aurkeztuko du
2012ko Otsaila

Antzerkiaren eta zirkuaren arteko nahasteak magiaz beteko du berriz agertokia, otsailaren 17tik 19ra.

Aurten, zirkoa protagonista izango da berriro ere programazioan FINZI PASCA konpainiarekin. Konpainia eta Chéjov Antzerkia Nazioarteko Jaialdia-ren ekoizpena da Vidy-Lausanne antzokiaren koprodukzioan,  Sunil konpainiak "DONKA, UNA CARTA A CHÉJOV" antzalana eskainiko dio Arriaga Antzokiko publikoari otsailaren 17 eta 18an arratsaldeko 8etan eta otsailaren 19an, igandea, arratsaldeko 7etan.

Zirkuaren magiak omenaldia egiten dio Chéjovi, Daniele Finzi Pascak, Cirque Eloize ("Rain", "Nebbia", etb) eta Cirque du Soleil ("Corteo") bezalako ikuskizun ahaztezinen egileak, prestatutako “Donka” bere azken lanaren bitartez. Finzi Chéjoven bizitzan eta haren izkribu eta egunkarietan murgiltzen da, eta forma ematen die haren isilaldi famatu eta misteriotsuei. Arrantzako kanaberetan lotu ohi den txilinari, arrainak kosk egiten duenean hoska abiatzen denari, “donka” deitzen zaio errusieraz.

Arrantzale izanik zirkuaren fantasiaren ibaian, Finzik bizitza ematen dio objektu eta gorputz zintzilikatuzko poema bisual bati. Kritikarien laudorioak suhar bezain aho-batekoak izan dira: “Chéjoven omenaldi sublimea”; “…lan xoro eta ameslari hau alaitasun eta harridura hutsa da”; “…harribitxi eszeniko bat; xamurra eta liluragarria”.

 

DANIELE FINZI PASCA ZUZENDARIAREN IKUSPEGIA

Bere bizitzako eta bere obraren orrietako detaile eta xehetasunetan sakontzen ari nintzela erabaki nuen Chéjov deskubritzea. Baina pentsatu nuen urrats bat haratago joan behar nuela, bere egunerokoan idatzitako oharretako isiluneei forma emateko eta bere aipamenetatik abiatuta irudiak sortzeko. Nire antzerki ibilbidean eragin handia izan du pailazoen lengoaiak. Baita ere malabaristek eta akrobaten mundu magiko eta delikatuak. Horrelaxe berreskuratuko dut Chéjov eta horretarako nire betiko bidaideak izango ditut ondoan, urteak daramatzadalako sortzaile horiekin lanean eta ikuspegi komun bat partekatzen dugulako estetikari eta antzerki pentsaerari buruz, baina baita ere gure mundu imajinarioa modu apasionatu berean defendatzen dugulako.

Daniele Finzi Pasca

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner