hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Gaitzerdi Teatroak “Rojo al agua” antzezlana aurkeztuko du BBK Salan
2012ko Otsaila

Borja Ruiz zuzendaritzapean, "Rojo al agua” antzeztuko da otsailaren 16, 17 eta 18a arratsaldeko 8eta. "Rojo al agua" KABIAren –2006an Gaitzerdi Teatroaren baitan sortu zen Ikerketa Dramatikoko Espazioaren– ikuskizuna da. Sarrerak (18 €) Arriaga Antzokiko eta BBK Salako (Gran Vía, 19) txarteldegietan eta web gunetan eros daitezke, eta baita 944 310 310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan ere.

Bihartik –otsailaren 16a- larunbatera arte arratsaldeko 8etan Hurbiltasun Antzokiak “ROJO AL AGUA" muntaketa eskainiko du BBK Salan (Gran Vía, 19). Borja Ruiz zuzendaritzapeaan, Gaitzerdi Teatroko muntaketak Hurbiltasun Antzokia programaren zatiak dira; programa horren bidez, askotariko ikuskizunak eskainiko dira aurtengo martxoera arte, Bilboko erdiguneko salan, Arriaga Antzokiak eta BBK sinatutako hitzarmenari esker.

"Rojo al agua" otsailaren 16, 17 eta 18an 20:00etan antzeztuko da Gran Vía-ko eszenatokian. Sara González, Iosu Florentino, Joseba Uribarri, Juana Lor, María Goiricelaya eta Yolanda Bustillo antzeztuta, antzezlana da Steven Berkoff eta Josu Monteroren testuarekin.

 

SINOPSIA

Ofelia, Shakespearen pertsonaia. Virginia Wolf, idazle ingelesa. Lehenengoak idazten du Hamletekiko duen maitasunari eusteko. Bigarrenak senez idazten du, ez hondoratzeko. Bien eskutitzen bitartez iritsiko zaigu beren historiaren zati bat: bizitzarekiko duten grina eta bazterrean utziko dituen munduaren aurrean sentitzen duten inpotentzia. Biek erabaki omen zuten ibaian itota hiltzea. Baliteke beren bizitzak infi nituan bakarrik gurutzatu izana lerro paraleloak bailitzan, ala ez?

“Rojo al agua” da KABIAren azken produkzioa. Lehenago “Euria esan eta euria erortzea” ikuskizuna aurkeztu zuen eszenatoki honetan bertan, hainbat sariren artean Euskal Produkzio Onenari Ercilla Saria jaso zuena.

 

SARRERAK ETA DESKONTUAK

Guztira, Hurbiltasun Antzokia programak, bere bigarren edizio honetan, 9 ikuskizun (18 euro), 2 Irakurketa Dramatizatuak eta Clown Ikastaro bat (dohainik) eskaintzen ditu, urtarrilaren 25etik eta martxoaren 25era arte. Programazio berriarentzako sarrerak Arriaga Antzokiko eta BBK Salako txarteldegietan, www.teatroarriaga.com eta www.bbk.es webgunetan, 944 310 310  telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan.

BBK Salaren programazioak baditu deskontu mardulak: % 25eko Arriagaren lagunentzat, langabetuentzat, gurpildu aulkian dauden ezinduentzat, gazteentzat eta adinekoentzat eta % 30eko deskontua 2 sarrerentzat BBK txartel bakoitzeko.

Argazkia: BRelaño

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner