hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
"El soldadito de plomo" lana Arteria Campos Eliseos Antzokian
2012ko Otsaila

"Txotxongiloak Igandero 2012" programa martxan izango da igandean, hilak 12, eta apirilaren 1era arte iraungo du. Honela, Zaragozako Arbolé konpainiak emango dio hasiera zikloari. Obrak 60 minutuko iraupena izango du (gaztelaniaz) eta bi emanaldi antolatuko dira: 12:30ean eta 17:00etan. Adin gomendatua: 2 urtetik aurrera.

Jostailuen istorioa da, baina, batez ere, hanka bakarra zeukan berunezko soldadutxoaren eta paperezko dantzariaren arteko maitasun-istorioa. Antzezlanean, berunezko soldadutxoak estoldetan zehar egiten duen bidaia azaltzen da, baita arratoi zein arrainekin daukan borroka ere. Azkenean, arrainaren sabelean itzuliko da etxera, tximinian bertan bere dantzari maitatuarekin batera galdatua izateko. Bertsio honetan, esku-txotxongiloak, itzal txinatarrak, argi beltza eta txotxongilo zapalak erabiliko dituzte.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner