hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Kukai konpainiak eta Tanttaka Teatroak “Hnuy Illa” dantza ikuskizuna aurkeztuko dute gaur Arriaga Antzokian
2012ko Otsaila

Gaur, otsailak 9, arratsaldeko 8etan, Kukai dantza konpainiak eta Tanttaka Teatroak Joseba Sarrionaindiaren “Hnuy illa nyha majah yahoo” (Zaindu zaitez yahoo maitea) liburuko zenbait olerkitan oinarritutako “HNUY ILLA” aurkezten dute. Olerki horiek inspiratu zuten muntaiaren zuzendari den Mireia Gabilondo, eta olerkariaren motiboak zeharkatuko dituen ibilbide bat sortu zuen inspirazio horren emaitza gisa. Jon Maya, Kukai konpainiako koreografo eta dantzariak pausoak jarri dizkie olerkiei. Iñaki Salvador musikari eta konposatzaileak melodiak eman dizkie hitzei eta David Bernués ikus-entzunezko errealizatzaileak irudiak.

Hala, olerkiek, dantzak, irudiek eta musikak elkarrekin bidaiatuko dute eszenatokian, elkarrekin komunikatuz eta elkar sostengatuz, eta dantza izango da ikuskizuneko lengoaia nagusia, izaera garaikide markatua duen euskal dantza tradizionala.

Kukai dantza taldeak eta Tanttaka Teatroa konpainiak ikuskizun berria prestatu dute elkarrekin: Hnuy illa. Lan honek jarraipena ematen dio aurreko bi obrekin (“1937 gogoaren bideziderrotatik” eta “OTEhITZAri BIRRAKA”) ekindako bideari. Hnuy illa poesian oinarritutako dantza ikuskizuna da. Joseba Sarrionaindiaren poesian. Bertso iradokitzaileak eta narratiboak; kantatzeko, errezitatzeko edota intuitzeko modukoak.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner