hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Campos Eliseos Antzokiak "Txotxongiloak Igandero" programa aurkeztu du
2012ko Otsaila

Arteria Campo Eliseos Antzokiak, otsailaren 12tik apirilaren 1era arte, "Txotxongiloak Igandero 2012" programa hartuko du. Umeak dituzten familiei zuzentzen zaie ekimena eta txotxongiloekiko zaletasuna piztea izango du xede. Honela, astero, toki anitzetatik gerturatitako konpainiek emanaldi desberdinak eskainiko dituzte.

Teatro Arbolé
Jatorria: Zaragoza
Lana: El soldadito de plomo
Iraupena: 60 minutu
Egunak eta orduak: 2012/02/12an, 12:30ean eta 17:00etan
Hizkuntza: gaztelaniaz
Adin gomendatua: 2 urtetik aurrera

Jostailuen istorioa da, baina, batez ere, hanka bakarra zeukan berunezko soldadutxoaren eta paperezko dantzariaren arteko maitasun-istorioa. Antzezlanean, berunezko soldadutxoak estoldetan zehar egiten duen bidaia azaltzen da, baita arratoi zein arrainekin daukan borroka ere. Azkenean, arrainaren sabelean itzuliko da etxera, tximinian bertan bere dantzari maitatuarekin batera galdatua izateko. Bertsio honetan, esku-txotxongiloak, itzal txinatarrak, argi beltza eta txotxongilo zapalak erabiliko dituzte.


Toni La Sal
Jatorria: Bizkaia
Lana: El ladrón de cuentos
Iraupena: 45 minutu
Egunak eta orduak: 2012/02/19an, 12:30ean eta 17:00etan
Hizkuntza: gaztelaniaz
Adin gomendatua: 3 urtetik aurrera

Pinotxo, Otsoa, Txanogorritxo, Hiru Txerritxo azkarrena, Sorgina, Botadun Katua eta Lanparako Jeinua Toni La Salekin nahastuko dira, amaiera ziurgabeko txotxongilo-istorioan. Hamelimeko flauta-jolearen arratoi bihurtuko ote dira ikus-entzuleak? Toni La Salek hip-hopa dantzatuko ote du azkenean? Kaskoa kenduko ote du inoiz? Hori guztiori eta askoz gehiago, txotxongilo-ikuskizun ero honetan.


Antzezkizuna
Jatorria: Bizkaia
Lana: Pinotxo
Iraupena: 50 minutu
Egunak eta orduak: 2012/02/26an, 12:30ean eta 17:00etan
Hizkuntza: euskaraz
Adin gomendatua: 3 urtetik aurrera

Esku-txotxongiloak, hagaxka-txotxongiloak eta argi beltza. Maese Antoniok hitz egiten duen egur-zatia aurkitu du, eta Geppetto arotzari oparitu dio, panpina egin dezan. Panpina hori Pinotxo izango da, eta, bai, umea izango balitz bezala hitz egin eta mugitu egiten da. Geppettok eskolara bidaltzen du, baina bera zenbait abenturatan galtzen da. Azkenean, adorea eta ausardia dituenez, benetako gizaki bihurtuko da.


Teatro Arbolé
Jatorria: Zaragoza
Lana: Títeres de cachiporra
Iraupena: 60 minutu
Egunak eta orduak: 2012/03/04an, 12:30ean eta 17:00etan
Hizkuntza: gaztelaniaz
Adin gomendatua: 2 urtetik aurrera

Katxiporra-teatroa desagertu egin da ia-ia. Orain dela gutxi, zenbait txotxongilolari partaidetzako teatro klasiko hori ateratzen ari dira bere ahanztura bidegabetik, bere benetako esanahia eta bidezko dimentsioa berreskuratu nahian. Hona hemen generoaren giltzarriak: ikus-entzuleekiko partaidetza eta elkarrizketa, panpinen erritmo bizi-bizi bezain gartsua, katxiporraren eragin katartikoa eta errealitatearen zein egunerokotasunaren eduki iraultzailea.


Marimba Teatro
Jatorria: Madril
Lana: Juan sin miedo
Iraupena: 55 minutu
Egunak eta orduak: 2012/03/11n, 12:30ean eta 17:00etan
Hizkuntza: gaztelaniaz
Adin gomendatua: 3 urtetik aurrera

Txotxongilo-lan honetan, pirata, sorgina, landare haragijalea, printzesa eta iratxoa bizi dira gazteluan. Batzuek oso-oso gustuko dute gazteluko bizimodua, baina iratxoak nahiago luke alaitasuna itzultzea. Hala gertatuz gero, sorginkeria desagertuko litzateke, eta gaztelua ez litzateke leku desatsegina izango. Juan erronka onartzeko eta sorginkeria uxatzeko prest dago. Are gehiago, sorginkeriarena ipuina baino ez dela uste du. Hala ere, horrela izango ez balitz, berak, behintzat, beldurra zer den jakin ahal izango luke azkenean.


Gus Marionetas
Jatorria: Nafarroa
Lana: La bibliotecaria en apuros
Iraupena: 45 minutu
Egunak eta orduak: 2012/03/18an, 12:30ean eta 17:00etan
Hizkuntza: gaztelaniaz
Adin gomendatua: 3 urtetik aurrera

Bazen behin Pindelbum andrea izeneko liburuzaina, eta, egun batean, osteratxoa egitera joan zen basora. Baziren behin... liburuzaina aurkitu eta euren gordelekura eraman zuten lapurrak. Bazen behin... lapurren gutuna jaso zuen alkatea. Eta... baziren behin antzerkira joan ziren neska-mutilak, txotxongiloen istorio honek nola jarraitzen zuen ikustera.


Maese Villarejo
Jatorria: Madril
Lana: Las aventuras de Gorgorito
Iraupena: 60 minutu
Egunak eta orduak: 2012/03/25ean, 12:30ean eta 17:00etan
Hizkuntza: gaztelaniaz
Adin gomendatua: 2 urtetik aurrera

Gorgoritok, 7 urteko gure heroiak, bere ohiko etsaiei aurre egin beharko die: Ziriaka sorgina eta Haginluze ogroa, Rosalinda bahitu dute-eta. Horretarako, Ziriaka sorginaren kobazulora joan beharko da, eta, bertan, tranpa izugarria edukiko du zain...


Rosa Martinez & Co
Jatorria: Bizkaia
Lana: Etxean goxo
Iraupena: 50 minutu
Egunak eta orduak: 2012/04/01ean, 12:30ean eta 17:00etan
Hizkuntza: euskaraz
Adin gomendatua: 3 urtetik aurrera

Txotxongilo-lan honetako protagonista nagusia ohiko arratoi arrunta da, eta maskotatzat hartu dezaten nahi du. Izenik gabeko arratoi baikorra bizileku duen kalezulotik irtengo da, benetako familiaren bila. Bidaian zehar, era guztietako pertsonaiekin egingo du topo.
Nolako abenturak bizi izango ditu gure protagonista den arratoi alai bezain jatorrak, harik eta bere ametsa egia bihurtzen den arte? Munduan, jende guztiarentzako maitasuna dago, kaleko arratoi txikitxoarentzat ere bai.

 

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner