hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Arriaga Antzokiak opera ekoizpen bikoitza aurkezten du: "Der Schauspieldirektor" eta "La Canterina
2012ko Otsaila

Pablo Mielgoren musika-zuzendaritzarekin eta Marco Carnitiren eszena-zuzendaritzarekin, otsailaren 3an eta 4an ikusi ahal izango dira, arratsaldeko 8etan. Lausannako Operaren, Tenerifeko Auditorioaren eta Sassari-ren produkzioa da. BIOSek (Bizkaia Orkestra Sinfonikoak) Mozart-en (“Der Schauspieldirektor”) eta Haydn-en (“La Canterina”)  musika interpretatuko du.

Arriaga Antzokiak ekoizpen berri bat aurkezten du, XVIII. mendeko bi opera laburrek osatua: “DER SCHAUSPIELDIREKTOR” eta "LA CANTERINA". Opera-ekoizpen hau otsailaren 3an eta 4an eskainiko da Arriaga Antzokiko eszenatokian, arratsaldeko 8etan. Lausannako Operak, Tenerifeko Auditoriok eta Sassarik indarrak batu dituzte opera ekoizpen bikoitz hau publikoari eskaintzeko, hurrenez hurren Mozart-en eta Haydn-en musikarekin. Aukera bakarra da bi opera paregabe ikusteko. Marco Carniti da eszena zuzendaria, Pablo Mielgo musika zuzendaria, eta BIOS orkestrak bere laguntza berezia eskaintzen du.

Opera-ekoizpen bikoitz honek Arriagan Antzokian guztiz berria den artista talde bat du: SILVIA VÁZQUEZ, ITZIAR DE UNDA, ALEXANDRE GUERRERO, ANAÏS MASLLORENS, ANNALISA STROPPA, AXIER SÁNCHEZ eta ALBERTO NÚÑEZ abeslariak eta FELIPE LOZA eta ARITZA RODRÍGUEZ aktoreak.

Bi opera laburrekin osatutako egitarau xarmant bat eskaintzen dio publikoari Arriaga Antzokiak. Lehena, W. A. Mozartek idatzitako singspiel bat da eta bigarrena, F. J. Haydn-en opera bufo bat. Bai Mozarten eta bai Haydn-en lanak ekitaldi bakarreko piezak dira eta bietan kontatzen da opera barruko opera istorio bat.

Lehen lana “Der Schauspieldirektor” deitzen da (‘Antzerki zuzendaria’ edo `Antzerki enpresaria’), eta Mozarten musikarekin eta Gotlieb Stephanie-ren libreto batekin egina dago.

Parodia bat da non kontatzen zaigun nolako gorabehera eta zailtasunak bizi dituen antzerki zuzendari batek, protagonistak alegia, konpainia artistiko bat sortzeko, abeslari eta aktoreen arteko jelosia eta ikusiezinak direla medio. Haydn-en musikarekin eta Carl Friberth-en libretoarekin moldatutako “La Canterina” (`Emakume abeslaria’) lanean kontatzen zaizkigu neska abeslari batek darabiltzan maitasun lanak bere kantu maisuarekin eta honen auzokide batekin.

 

DER SCHAUSPIELDIREKTOR

Ekitaldi bakarreko opera komikoa, Gottlieb Stephanie gaztearen libreto batean oinarritua. 1786ko otsailaren 7an estreinatu zen Vienan eta gaur egun jatorrizko

obraren zati bat bakarrik kontserbatzen da. Antzerkiko produktoreek harreman publikoetan izan ohi dituzten arazoen parodia bat da. Obrak kontatzen du nolako abenturak bizi dituen antzerki munduko enpresario batek konpainia bat sortzeko orduan, batez ere aktore eta abeslarien arteko lehiagatik, norgehiagoka ari baitira paper nagusiak nork interpretatuko. Azkenean, artea lehenetsi behar dela adosten dute denen artean.

 

LA CANTERINA

Bi ekitalditako opera bufoa, Carl Friberth-en libreto batean oinarritua. Eisenstandt-en (Austria) estreinatu zuten 1766an. Gasparina abeslari gazte bat da, Don Pelagio irakaslearen kantu eskolak jasotzen dituena. Irakaslea, adinean sartua, neska gazteaz maiteminduta dago eta uste du neskak ere maite duela. Gasparinak itxaropen ustelak egiten uzten dizkio maisuari eta, bien bitartean, Don Ettore-ren -Don Pelagioren auzokoa- opari garestiak jasotzen ditu. Baina kantu irakasleak engainua deskubrituko du eta harremana etetea erabakiko du. Gasparinak, triste eta babesgabe itxurak eginez, Don Pelagioren

adiskidetasuna berpiztea lortuko du, baina Don Ettore-rekin duen harremana ere mantenduko du.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner