hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Hondarribian eskainiko du kontzertua
2012ko Otsaila

Ostirala honetan, arratsaldeko 20.00retan, Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak eta KUTXAk antolatuta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua ikus ahal izango da Itsas Etxea Auditoriumean.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren jarduera 7.000 abonatuk jarraitzen dute, bere ekimenek %92ko okupazioa dute eta 150.000 ikusle biltzen ditu urte betean. Aipagarria da Orkestra honen nazioarteko bokazioa eta bere kultur proiektua atzerrian erakusteko duen interes berezia. Europa mailan, Orkestra Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Erresuma Batuan eta Italian aritu da. Horretaz gain, Argentina, Brasil eta Txilen ere izan da.

 

Orkestra 1982ko apirilan sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sustatu eta garatua. Andrés Orozco-Estrada da Orkestraren zuzendari titularra eta Andrey Boreyko, berriz, zuzendari nagusi gonbidatua. Aurretik Gilbert Varga, Cristian Mandeal, Mario Venzago, Hans Graf, Miguel Angel Gómez Martínez, Mathias Kuntzsch eta Maximiano Valdés izan zituen zuzendari titular eta Enrique Jordá maisua izan zen Orkestraren sortzaile. Zuzendari gonbidatu gisa, beste askoaren artean Paul McCreesh, Yakov Kreizberg, Pinchas Steinberg, Giovanni Antonini, Jerzy Semkov, Lawrence Foster, Christopher Hogwood edo Jesús López Cobos izan ditu eta bakarlari gisa Maria Joao Pires, Frank Peter Zimmermann, Mischa Maisky, Antonio Meneses, Christian Zacharias, Leonidas Kavakos, Radu Lupu, Joaquín Achúcarro, Arcadi Volodos, Hélène Grimaud, Heinrich Schiff, Vadim Repin, Michel Camilo, Ainhoa Arteta, María Bayo, Carlos Alvarez edo Carlos Mena bezalako interprete entzutetsuak airtu dira Euskadiko Orkestrarekin batera.

Kontzertua ostiralean 20.00retan hasiko da eta sarrerak gaur, bihar eta etzi salgai daude Arma Plaza eta Kirol Kaiko Turismo bulegoan, 15 eurotan. Ostiralean, ordu bete lehenago Itsas Etxea Auditoriumean.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner