hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Las Txirenitas “Amanda TeVé” antzezlana estreinatuko dira BBK Salan
2012ko Urtarrila

Loli Astoreka, Sol Maguna, Gemma Martínez, Yolanda Martínez, Vito Rogado eta Maribel Salas antzeztuta, BBK Salako eszenatokira igoko dira otsailaren 1etik 5era arte. Mikel Martínez eta Patxo Telleria antzeztuta, eszenatokira igoko dira urtarrilaren 25ean, 11:00etan eta 20:00etan. 

Bihartik –otsailaren 1a- igandera arte –otsailaren 5a-, BBK Salak AMANDA TEVÉ”, Las Txirenitas bilbotar konpainiako ikuskizuna, hartuko du.

Antzezlana honekin, Bilboko eszenako sei aktore Gran Vía, 19ko eszenatokira igoko dira: Loli Astoreka, Sol Maguna, Gemma Martínez, Yolanda Martínez, Maribel Salas y Vito Rogado. “AMANDA TeVé" antzezlanaren estreinaldia Hurbiltasun Antzokia programaren zati da; programa horren bidez, askotariko ikuskizunak eskainiko dira aurtengo martxora arte, Bilboko erdiguneko areto horretan, Arriaga Antzokiak eta BBK sinatutako hitzarmenari esker.

Txirene Bilboko hizkerako hitz bat da; eta erabiltzen da izendatzeko pertsona edo gertakari bat, xelebrea, erdi komikoa eta erdi karikaturakoa, txistosoa,  barregarria, txantxazalea eta ahozabala dena. Ibaizabal itsasadarreko uretatik azaleraturik berriro datoz TXIRENITAK, eta aretoa telebistako plato bihurtzen dute.

2011.urtean BBK Salan "La Vida y sus cosas” egin ostean, Amanda Miranda aurkezle paregabeak bere telebista programa arrakastatsuarekin jarraitzen du. Baina orain, berea da katea. Bera da jaun eta jabe. Parrilla berritu du eta sekzio sinestezinak aurkezten ditu: “La casa de Bernarda Atxaga” nazioarteko proiekzioa duen rodukzio propioko telesail arrakastatsua, “Thriler juvenil euskaldun” lehiaketa, kultura, sukaldaritza eta erlijioari buruzko sekzio polemikoa: “No me creo ná”… Horra hor lehiarik ez duen katea: AMANDA TeVé. Baina setean ez doa dena ondo...

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner