hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskarazko kultur-sorkuntzan dagoen aberastasuna erakutsi du Azokak
2011ko Abendua
Euskal Disko eta LiburuEgun jendetsuena abenduaren 6a izan zen; aurten, 105.000 pertsona inguruk bisitatu dute azoka.

Urtero gertatu ohi den moduan, kriak krisi, jendetza somatu da Duran­goko Euskal Disko eta Liburu Azokaren 46. edizioan. Beste urte batez, balorazioa positiboa ­izan da.

Antolatzaileek eskainitako da­tuen arabera, azokak iraun duen lau egunetan 105.000 bisitari inguru izan dira. Egun jendetsuena abenduaren 6a izan zen; horretan, gutxi-gorabehera 40.000 bisitari izan ziren Lan­da­ko gunean. Bes­tetik, herrira bertaratu ziren kultur zaleez gain, Du­rangoko Azokaren web gunean 23.000 bisita baino ge­hiago ­erregistratu dituzte.

Alderaketak ezinbestekoak dira eta iazko edizioarekiko “beherakada” somatu dute azokan ­eza­rritako hainbatek. Hala ere, argitaletxe eta diskoetxe bakoi­tzak gehien saldu dituzten liburu eta diskoen zerrenda eratu dute.

Euskal argitaletxeek eta diskoetxeek, kultur erakundeek eta elkarteek, unibertsitateteek... beraien azken berritasunak eraman zituzten berriz azokara. Aurten, kultura galegoa gonbidatu dute eta Lauaxeta Saria bazkide eta laguntzailee eskaini zitzaien urte guzti horietan zehar egindako lana goraipatzeko eta saritzeko.

Haur Literatura Aretoari dagokionez, joko eta tailer ugari antolatu dira eta harrera oso ona izan dute. Beste alde batetik, Ahotsenea aretoak, aniztasunari irmoki helduz, literatura eta musika inguruko aurkezpen anitz hartu ditu.

Azken batean, antolatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin ­eta Ge­rediaga Elkarteak, argitaletxeek eta diskoetxeek, orokorrean, balorazio positiboa ­egin dute.

Zuzendari berria. Hiru hamarkadetan zehar kargua okupatu duen Jon Irazabalek lekukoa la­ga­­tu dio lan taldean airtu den Aiert Goenagari. Iraza­bal 30 urtez aritu da Disko eta Liburu Azokako zuzendari lanetan.

Al­daketa garaia helduta, ­azoka ­etorkizunari so dago eta ­erabe­rritzea izango da giltza; hala, Goe­naga arituko da hemendik aurrera horretan. Horiek horrela, Gerediaga Elkarteak ­ome­naldia egin zi­on Irabazabali eta Nerea Mujikak, elkarteko presidenteak, burutuako lana eskertu nahi izan zion. Irazabal Azo­kan sartu zen urte berean jaio zen Goenaga.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner
publizitatea:
Banner