hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Larraulgo Ekomuseoak baserriko lanabesen erakusketa antolatu du
2011ko Abendua

Larraulgo Ekomuseoa16 eskulturek osatzen dute erakusketa hau; bilduma otsailera arte egongo da ikusgai. Larraulen (Gipuzkoan) kokatzen den Ekomuseoak bilduma berri bat dauka ­ikusgai, otsailera arte. Orain­go­an, betiko baserriko lanabesak hautatu ditu erakusketa erakargarria sortzeko.

Batzuetan, ez da urruntasunera jo behar erakusketa politak sortzeko. Halaxe egin dute La­rra­ulen; Karlos Irazu larrauldarrak baserriarekin zerikusia duten obra bilduma eratu du. He­rritarrak baserriko lanabesak hartu ditu oinarri  hamasei eskultura sortzeko. Asmoa erreminta horien erabilera berreskuratzea da ahaztuak izan ez daitezen. Horrela, aukera baliatuta, lanabesak berreskuratu eta eite desberdina eman die.

Hauek pagoaren eta haritzaren egurrarekin ­eginda daude eta kolore bel­tza nagusi da.
Museoari dagokionez, larra­uldarren komunitate zentroa da. Ekomuseoak nekazal munduko erreferentzia ugari batzen ditu; besteak beste, gari-makina, laiak eta goldeak, gurdi eta lanabesak, sagardo tolarea, lapikoak, ku­txak, oramahiak, emigrazioa, erlijioa, kirola, gerra, euskal jaiak edo merkataritza gogoan dituzten gailuak... Gainera, museoan bisita gidatuak antolatzen dira ­eta euskal baserritarrak iraganean nola bizi ziren ezagutzeko eta ikusteko aukera dago. Museoari buruzko infor­ma­zio gehiago lor­tzeko helbide honetara jo daiteke, info@larraulgoekomuseoa.com.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner
publizitatea:
Banner