hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Zinemaldiari doinua ipini zion euskal filma
2011ko Urria

Maialen Lujanbio
‘BERTSOLARI’.
Filmeko momentuetako bat. Maialen Lujanbio. Irudiak: www.bertsolarifilm.com.

Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Jon Sarasuak, John Miles Foleyk, Joseba Zulaikak edo miren amurizak hartu dute parte.

Bertsolariak bat-batean botatzen ditu bertsoak euskaraz. Ideia bururatu eta doinuz botatzen du.
Ahozko tradizio honek luze eta irmo iraun du denboran zehar, hala eta guztiz ere, nahiz eta garaiak aurrera egin, belaulandi berriekin kontaktatzen jakin ­izan du beti.
Horren adibide dugu antolatu den azken bertsolari txapelketa nagusia;  bertan, 14.000 lagun inguru elkartu ziren zortzi ber­tsolarien emanaldia zuzenean ­ikusteko.

Honen harira, Asier Altunak  (Ber­gara, 1969) zuzendu duen ­eta Txintxua Films-ek eta ETBk elkarlanean ekoiztu duten film hau bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian egindako bidaia da. Goi-mailako parte hartzaileak izan ditu gainera: Andoni Egaña, Maialen Lujan­bio, Jon Sarasua, John Miles Fo­ley, Joseba Zulaika edo Miren Amuriza. Donostiako Zinemaldian ‘Le­­­hiaketaz kanpo’-ko atalean aurkeztu zen 90 minutuko iraupena duen lanak.

Zuzendariak ­adie­razi zuenez, “Bertsolari txapelketako finalera joaten nintzenean hunkitu egiten nintzen. Be­raz, ber­tsolariei buruzko film bat ­egin eta ikusleak hunkitzea lortuko banu, ahalegina egitea mereziko lukeela pentsatu nuen. Hori izan zen nire erronka eta horregatik erabaki nuen filmea egitea. Bertsolaritzak atsegin ditudan hainbat gauza ditu. Ma­sako ­ikuskizunen aurkakoa da, baina estadioak betetzeko, ikusleak hunkiarazteko, barre eta negar eginarazteko gaitasuna du, hi­tzek eta isiluneak soilik baliatuta. Ikuskizun sinplea da, ­apa­in­garririk gabea, biluzia eta isila”.

Bertsolaritzaren jatorria an­tzinakoa da. Lehen saiotzat har­tzen diren txapelketak Donos­tian antolatu ziren 1935ean eta 1936an.
Gero, 1960ra arte ez ziren ­erre­pikatu lehiaketa haiek ­eta 1986ra arte horien maiztasuna ez zen ­erregularra izatera ailegatu.

Ostean, Bertsozale Elkartea sortu eta, geroztik, lehiaketa nagusia lau urtean behin gogotsu ­eta ilusioz presta­tzen da. “Film hau egitea oso garrantzitsua izan da nire­tzat, pelikularekin batera hazi bainaiz ni ere. Mikrofono baten aurrean jarri eta bihotz-bihotzez kantatu dudala senti­tzen dut”, Asier Altuna.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:
Banner