hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
kulturgunea
Antzezkizuna konpainiak "Pinotxo" lana aurkeztuko du
2012ko Otsaila

Bizkaiko Antzezkizuna konpainiak "Pinotxo" lana eskainiko du Bilboko Campois Elisios antzokian, hilaren 26an. Emanaldiak bi izango dira, 12:30ean eta 17:00etan. Euskaraz eskainiko da emanaldia eta 50 minutuko iraupena izango da. Adin gomendatua: 3 urtetik aurrera.

 
Cal McCrystal aktore eta zuzendariak clown ikastaro bat eskainiko du otsailaren 20tik 22ra arte BBK Salan
2012ko Otsaila

Aktore eta Arte Dramatikoko ikasleek Hurbiltasun Antzokiaren doako ekimen honen parte hartuko dute.

 
Arriaga Antzokiak Daniele Finzi Pascak idatzitako eta zuzendutako “Donka, una carta a Chéjov" aurkeztuko du
2012ko Otsaila

Antzerkiaren eta zirkuaren arteko nahasteak magiaz beteko du berriz agertokia, otsailaren 17tik 19ra.

 
Gaitzerdi Teatroak “Rojo al agua” antzezlana aurkeztuko du BBK Salan
2012ko Otsaila

Borja Ruiz zuzendaritzapean, "Rojo al agua” antzeztuko da otsailaren 16, 17 eta 18a arratsaldeko 8eta. "Rojo al agua" KABIAren –2006an Gaitzerdi Teatroaren baitan sortu zen Ikerketa Dramatikoko Espazioaren– ikuskizuna da. Sarrerak (18 €) Arriaga Antzokiko eta BBK Salako (Gran Vía, 19) txarteldegietan eta web gunetan eros daitezke, eta baita 944 310 310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan ere.

 
Toni La Sal konpainiak "El ladrón de cuentos" lana antzeztuko du Txotxongiloak Igandero programan
2012ko Otsaila

Bizkaiko Toni La Sal konpainiak "El ladrón de cuentos" obra eskainiko du otsailaren 19an, 12:30ean eta 17:00etan. Hizkuntza gaztelania izango da eta adin gomendatua, 3 urtetik aurrera.

 
Juan Bas-ek "Ostras para Dimitri" liburua argitaratu du
2012ko Otsaila

Ediciones B argitaletxeak argitaratu duen Juan Bas bilbotarraren "Ostras para Dimitri lana" gaur helduko da saltokietara.

 
Magia sesioa izango da Bilbao Arten
2012ko Otsaila

Artea, magia eta ilusioa zikloaren barruan, Imanol Ituiño, Koldo Toribio, Eduard George Coffman etaAlberto Doctor en eskutik magia sesioa Bilbao Arten, otsailaren 17an.

 
Fredi Paia bertsolariak eta Pedro Zabalza antzerki kritikariak irabazi dute Café Bilbao Antzerki Laburreko Saria
2012ko Otsaila

Fredi Paia bertsolari getxotarrak eskuratu du bederatzigarren Café Bar Bilbao Teatro Laburreko euskarazko Saria, Hartu ez nuen deia lanarekin. Bere aitak hil baino bi egun lehenago egin zion deia gai hartuta idatzi zuen Paiak testua. Gaztelaniazko lanen atalean, berriz, Pedro Zabalza erizain eta antzerki kritikaria izan da garaile Ochomil testuarekin, non goi mendietako alpinismoaren giza erronka izan duen hizpide.

 
Caracaseko Kopiatzailea koadernoa digitalizatu dute
2012ko Otsaila

Gipuzkoan kokatzen den San Telmo Mu­seoak Ca­racaseko Ko­piatzailea ko­adernoa digitalizatu berri du; honi esker, bisitari interesatuek liburu honetan jasotzen den informazioa kontsultatu ahal izango dute, museoan bertan, San Telmo Museoko artxiboaren bidez.

 
"El soldadito de plomo" lana Arteria Campos Eliseos Antzokian
2012ko Otsaila

"Txotxongiloak Igandero 2012" programa martxan izango da igandean, hilak 12, eta apirilaren 1era arte iraungo du. Honela, Zaragozako Arbolé konpainiak emango dio hasiera zikloari. Obrak 60 minutuko iraupena izango du (gaztelaniaz) eta bi emanaldi antolatuko dira: 12:30ean eta 17:00etan. Adin gomendatua: 2 urtetik aurrera.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner
publizitatea:
Banner