Oscar Astier / TAK-eko Aholkulari Ordezkaria
Gaur egungo erronka informatiboei aurre egiteak ikaste-irakaste gune eta elementu guztien gainean ikuspegi integrala izatea eskatzen du.
Gure gaur egungo gizartean, Informazioa eta Ezagutza oso bizkor ari da areagotzen, eta horregatik, ezinbestekoa da, gure bizitza profesionalean zehar, gaitasun berriak eskuratzea.
Historikoki, pertsonak ikasteko, beraien artean lagundu dira. Ikasketa informalaren ohiko estrategiak, informazio bilaketa, behaketa, aholku-eskea eta froga-akats saioak izan dira.
Azken urteotan, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) aldatu egin du gure informazioa sortzeko eta ezaguera prozesatzeko modua. Internetek bizi duen garapenarekin, izugarrizko aukera zabaldu da elkarlan eta elkarrekintzan.
Interneten sortutako belaunaldi berria, Web 2.0 bezala ezagutzen dena, ikasketa informalaren behin betiko oinarriak sakon ezarri ditu; baliabideen arteko lotura, elkarrizketa, kolaborazioa, aholkularitza, hausnarketa, informazio partekatua, gomendioak eta abar izanda. Eraldatze honetan ez dira bakarrik aplikazio eta erremintak zerikusia izan dutenak baita Webarekiko jarrera aldaketak ere bai.
2.0 internautak ez dira mugatu soilik besteengandik ikastea, baizik eta maisuetan bihurtu dira ere. Eta zeintzuk dira ikaste-irakaste prozesu informalak errezten dituzten guneak eta 2.0 tresnak?
Jarraian adibide garrantzitsuenak zehaztuko ditugu: Sare sozialak: ikaste komunitateak edo hartu-eman sozialak sortzen eta sustatzen dituzten erremintak, termino honetan kokatzen ditugu. Talde honetan, Xing (www.xing.com) eta LinkedIn (www.linkedin.com) bezalako sare sozial profesionalak aurkitzen ditugu eta bestalde, sare sozial pertsonalak bezala, Facebook (www.facebook.com) eta Tuenti (www.tuenti.com).
Edukiak: online egiteko idazlanak eta irakurketak ez ezik, dokumentuen hartu-emana eta partekatzea egiteko erremintak ere barne hartzen ditu. Talde honetan, Web 2.0ko bi erreminta ezagunenak aipatuko ditugu. Batetik, Wikipedia (www.wikipedia.org), interneteko erabiltzaileek garatutako onlineko entziklopedia eta bestalde “Google Docs”.
Onlineko aplikazio hau, Googlek elkarlanerako bereziki garatu duen doako aplikazio paquete bat da.
Informazio antolaketa: etiketatzeko, sindikatzeko eta indexatzeko erremintak eta baliabideak dira, informazio kudeaketa errazteko. Adibide gisa, Meneame ataria dugu (http://www.meneame.net). Erabiltzaileak, albisteak bidaltzen eta bozkatzen dituzte, atarian sustatzeko asmoz. Honetaz gain, erabiltzaileek albisteak komenta ditzakete.
Aplikazio eta zerbitzuak (mashup): erremintak, softwareak, onlineko plataformak eta erabiltzaileentzat balore gehigarria eskaintzeko asmoz sortutako baliabideak daude nahastuta talde honetan.
Google Maps (http://maps.google.es), mapen irudiak sortu eta irudietatik mugi zaitezkeen doako zerbitzutik abiatuta, aplizakio asko garatu dira. Adibidez, “WalkJogRun” (http://www.walkjogrun.net): tresna honen bidez korrikalariek distantziak neurtu eta ibilibideak sortu ditzakete.
Gaur egungo erronka formatiboei aurre egiteak ikaste-irakaste gune eta elementu guztien gainean ikuspegi integrala izatea eskatzen du, bai prozesu formaletan bai internetez bidez ikaste prozesu informaletan sortzen diren sinergiak eta interakzioak aprobetxatuz.
|