hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Banka eta internet, etorkizuneko bikotea
2011ko Uztaila

Iñaki Ruiz Manzano / Bide eta Berrikuntzako Zuzendaria.

Bilbo maiatzaren 17an interneten munduko erdigune bihurtu zen. Bilbao Web Summit biltzarrak munduko Interneteko aditurik garrantzitsuenak erakarri zituen, eta bi egunez, datozen urteotan Interneten etorkizuna zein izango den eztabaidatu zen.

Interneten munduko pertsonarik garrantzitsuenak –horien artean nabarmentzen da Sir Tim Berners-Lee– biltzen direneko W3C partzuergoak bilera itxiak egin zituen, eta aldi berean, 600dik gora pertsonek, Euskalduna Jauregiko aretoetako batean, ­e-bankingaren, e-healtharen, e-lawaren, ­e-educationaren, e-govermentaren, mugikortasunaren, etab.en inguruko azken joeren berri izan zuten…

Eta Ipar Kutxa, ezinbestean, han egon zen. Ipar Kutxak azken urteotan bere negozio-eredua goitik behera aldatu du, eta ­emaitzek norabide aldaketa hori abalatu ­egin dute. Krisi sasoi hauek zailak izaten ari dira guztiontzat; hala ere, azken urtean bezero-kopurua % 7 handitzea lortu dugu, banka-jarduera ia % 4 hobetu dugu, eta etekinek gora egin dute % 2,8.  Era gainera, kaudimen indarraren aldetik, Core Capital-eko eta Kaudimen-koefizienteko datuei dagokienez, estatuko onenen artean dago.

Azken hiru urteetan, online estrategia birdefinitzeaz batera, online ingurunean ­izandako bilakaerari esker, % 25 eta % 28 arteko igoerak izan dira online bankako erabiltzaileen kopuruetan, transakzioetan eta kontsultetan, eta web guneak jaso dituen bisiten kopuruak % 50 baino gehiago egin du gora. Ipar Kutxaren negozio-eredua pertsonetan oinarritzen da, banka hurbil batean. Hori ezin hobeto egiten du bere Bulegoetan, bezeroari erantzun azkarra eta erraza ematea lortzen baitu, bezero horrek  nahi duen bitartekoa erabiliz.  Eta hor, oso interesgarria den erronka sortu da, negozio-eredu hori online ingurunera eramatea.

Iñaki Ruizek, Kanalen eta Berri­kun­tzaren Zuzendariak, Bilbao Web Summiten egin zuen azalpenean, bankaren etorkizuna harremanak interneten gauzatuko direneko kanala izatea da. Alde horretatik, teknologia kolektibo guztiengana ahalik eta gehien hurbil dadila lortu beharko da; horretarako teknologia ahalik eta errazena izan beharko da, baina batez ere, ez dugu ahaztu beharko pertsonen artean harremanak egon behar direla.Bere azalpenean, gainera, azpimarratu ­egin zuen harreman hurbila garrantzitsua dela. Horren haritik, Ipar Kutxa osatzen dugun pertsonen eta bezeroen arteko harreman hurbila, eta Ipar Kutxak Bezeroekin konfiantzazko eta gardentasunezko harreman lortzeko duen asmo argia aipatu zituen.

Eta online banka atseginagoa lortzeko, ­ekitaldi hau antolatu duen –eta 2010ean munduko Start-up onenaren saria jaso duen– Anboto erakundearekin batera prestatzen ari den laguntzaile birtual berria aurkeztu zuen. Laguntzaile horrek, lehenengo fasean, kontuen saldoa kontsultatzeko, transferen­tziak egiteko, zordunketa eta kreditu ­txartelen mugimenduak nahiz kontuen mugimenduak data batetik bestera eskatzeko eta kontuak pertsonalizatzeko modua emango du. Eta hori guztia, elkarrizketa naturalak ­eginez, hau da, bulego batean kudeatzaile batekin hizketan erabili ahal diren hitz berberak erabiliz. Ikerne, laguntzaile birtuala, ­ulertzeko gai izango da. Ekainean Iknet-eko, Ipar Kutxaren online bankako bezero guztientzat eskura egongo da.

Ekitaldi handi honetan, izen handiko beste erakunde batzuk aritu ziren online bankari buruz. S21sec-eko Daniel Brett-ek komentatu zuenez, online banka hazten den neurrian, hala hazten dira iruzur-kasuak ­ere, eta azpimarratu zuen mehatxu horri aurka ­egiteko lan egin behar dela eta transakzioen segurtasun maila egokia izan behar dela. Azaldu zuenez, mehatxurik handienak phishing izenekoa, troiarrak eta telefono mugikorrak dira. Konponbide gisa, bankuen, segurtasun-hornitzaileen eta erabil­tzaileen arteko akordioak planteatu zituen ­arrisku horiei aurre egiteko.

Peter Redshawek, Gartner-eko lehendakariordeak, zera azpimarratu zigun: bankaren mundua gero eta azkarrago aldatzen ari da, eta krisi ekonomikoa igaro ostean are azkarrago aldatuko da. Hori bera berretsi zuten Carlos Abarcak, Banco Sabadell-eko CIOk. Azaldu zuenez, mugikor bidezko bankak zale ugari ditu jada, are gehiago, bezero askok Interneteko zerbitzuak erabili aurretik mugikorrekoak erabiltzen dituzte. Eta azkenik, Idoia Maguregik, Bankinter-eko CIOk, zera azaldu zuen:  erronka nagusia, prozesuetan erraztasunik handiena bilatzea da, bezeroak eragiketak Internet bidez modu errazean ­egin ahal izan ditzan.

Aurten munduan egin den Interneten arloko ekitaldirik handiena arrakasta izan da partaidetzaren aldetik. Unerik gorena, 1.800 lagunek Euskalduna Jauregian euren telefono mugikorrak atera eta web-aren asmatzailearentzat, Sir Tim Berners-Leerentzat opari gisa, izarrez betetako unibertsoa sortu zutenean heldu zen. Hain zuzen ere, Sir Tim Berners-Leek Lehenengo The Dama Award izeneko saria jaso zuen, “Internet-eko Nobela” alegia, urtero Interneten garapenean laguntzarik handiena eman duen pertsona ­edo erakundea sarituko duena.
apd

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium