Jaione Agirre / Tekniker-IK4: Berrikuntzaren eta Teknologiaren Kudeaketa Saileko Ikertzailea.
Iraganean enpresek beraien I+G proiektuak, enpresan zeuzkaten pertsona eta baliabideekin garatzen zituzten, ahalegin bereziak eginez lortutako garapenak ezkutuan gordetzeko.
Gaur egungo egoera ekonomikoan berrikuntza modelu honek ez ditu beharrezkoak bihurtzen ari diren berrikuntza emaitzak bermatzen, eta horrela, enpresak bere erakundearen mugetatik kanpo dagoen ezagutza bilatzera irtenak dira. Berrikuntza irekia deritzaiolarik estrategia honi.
Horrela, enpresentzat ezagutza sareak garatzea ezinbesteko helburua bilakatzen ari da. Enpresak aurre egin beharreko erronken aurrean, konponbide baliodunak eman ditzazketen bazkideekin harremanak garatzeak, lehiakortasunerako gaitasuna eta abantailak mantendu eta hobetze aldera lan egin dezaketelako.
Lehenik eta behin, gaur gure enpresan erabiltzen ditugun ezagutza iturriak identifikatzea beharrezkoa da, eta aztertu bai zientzia eta teknologia erakundeekin dugun elkarlan maila, bai gure enpresaren balore kateko erakundeekin dugun elkarlan maila ere. Kontuan hartzekoa da, bi ingurune hauetan lan egiten duten erakundeak, eskaintzen duten ezagutza mota desberdina dela eta ezagutza desberdin hauek berrikuntza prozesuan zehar bateratzea onuragarria izan daitekeela emaitzak bermatzeko. Hau horrela izanik, gure enpresan gutxien indartuta dugun ezagutza mota txertatzea lortuko bagenu, berrikuntza prozesua nabarmen aberasten ariko ginateke.
Alde batetik, Zientzia eta Teknologia ingurunean kokatzen diren erakundeak ezagutza berria aztertzera bideratuta daude, oinarrizko ikerketatik gertu, non ezagutza berria liburu, eta idazlanetan ageri ohi delarik. Ageriko ezagutza izan ohi den arren, ezagutza mota hau barneratzeko, gaiarekiko oinarri espezifikoa beharrezkoa da. Iturri hauetatik datorren ezagutzak sustraiko berrikuntzak bultzatu ditzazke, eta oro har, sektore berritzaileetan pisua izan ohi dute.
Bestalde, balore kateko erakundeek erabilpenean oinarritutako ezagutza ugari eman dezakete, gure enpresaren prozesuetan parte hartzeaz gain, gure produktuak erabiltzen dituzten ehinean. Ezagutza mota hau ez dago kodetuta edo edozeinentzat eskuragarri; aldiz, lekuan lekuko ezagutza apartak sortzen dira. Egunerokotasunean barneratuz eta proiektuetan parte hartzearen bidez jaso daiteke ezagutza mota hau; eta kasurik hoberenean berrikuntza gehigarriak bultzatu ohi ditu.
Kontu hartu, ezagutza mota bakoitzarentzat, giza baliabide, eta ikaste estrategia desberdinak behar direla, beti ere gure erronkei aurre egiten lagunduko digun ezagutza jaso ahal izateko. Gure enpresatik kanpo identifikatu dugun ezagutza ulertu, ikasi, eta aurretik dugun ezagutzarekin bateratzeko dugun gaitasuna trinkotu behar dugu, jorratu nahi dugun ezagutza mota kontutan hartuta. Hau da, ezagutza estrategiak diseinatu, beti ere, berrikuntza prosezua aberasteko, eta emaitzak bermatu ahal izateko.
Ikuspuntu honen arabera, berrikuntza sistemako erakundeak; zentro teknologikoak, unibertsitateak, bezeroak, hornitzaileak, eta gure sektoreko enpresek erabilgarritasun berri bat hartzen dute, berrikuntza prozesua garatzeko bazkide baliogarriak bihurtzen baitira. Bestalde, gure enpresarako, interesgarriak izan daitezkeen berrikuntza guneak identifikatzen lagunduko digu; hau da, gure produktuak edota zerbitzuak garatzeko eta berritzeko bereziki interesgarria izango den ezagutza.

|