hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Ezagutza BPG Bihurtzea
2011ko Martxoa

Joseba JauregizarJoseba Jauregizar Tecnalia Research & Innovationeko Zuzendari Nagusia

“Tecnalia R&I-n ezagutza BPG bihurtzen dugu, pertsonen bizitza hobetzeko eta enpresetan negozio-aukerak sortzeko”.

TECNALIA RESEARCH & INNO­VA­TIONek, enpresen berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzen du­en zentro teknologiko gisa, zeregin garrantzi­tsua du aberastasuna eta enplegua sortzeko lanean.


TECNALIA R&Ik I+Gko eta berrikun­tzako jarduerak egiten ditu, aplikagarriak ­izatea helburutzat hartuta betiere; gure jarduerek ekarpen positiboa egiten diote ezagutza espezializatuaren sorrera eta hedapenari, jasangarritasunari eta ingurumenari, ­eta, horrez gain, pertsonen bizi-kalitatea hobetu ­eta herrialdearen irudi berritzailea ­ematen dute.

Euskal industria-sare osoari laguntzea dugu helburu. ETEen eta enpresa-talde handien beharrak identifikatu ditugu, eta ezagutza hori Barne Produktu Gordin bihur­tzea da orain gure erronka.

Berrikuntzan laguntzea funtsezkoa da ­ezagutza teknologikoa sortzaileengandik ­erabiltzaileengana eramateko, eta, horrela, transferentzia teknologikoko prozesua optimizatzeko. Hori da, hain zuzen, berrikuntza-sistemen helburu nagusietako bat, bai gertuena daudenena eta tokikoena, bai nazioartekoena.

Transferentzia-prozesu horretan, gurea bezalako erakundeek zeregin bikoitza dute: batetik, ezagutzaren sortzaile dira, garapen teknologikoan aritzen baitira; bestetik, enpresa-sarearen laguntzaile dira, haien teknologia- eta berrikuntza-beharrei egokitutako ezagutza horren aplikazioan. Horregatik, I+G+Bko proiektuetan, sen­tsibilizazio-, hedapen-, trebakuntza- eta gauzatze-lanak egiten ditugu, eta balio handiko zerbitzuak ere ematen ditugu.

Berrikuntza, azken batean, ezagutza hori aberastasun bihurtzea da gure ustez.

Eta hala aintzatetsi du “Impact of Euro­pean RTOs” txostenak ere. Tech­nopolis-Gro­up teknologiako aholkularitza-enpresa entzutetsuak EARTOrentzat (Euro­pa osoko 350 ikerketa- eta teknologia-erakunde baino gehiago ordezkatzen dituen elkartea) egindako azterketa independentea da txosten hori; haren arabera, Europako ­erre­fe­ren­tzietako bat da TECNALIA I+G+B alorrean, eta produktibitate ona du (pertsona bakoi­tzeko VI. Esparru Programako proiektu-kopuruari dagokionez, Europako hirugarren ­erakundea gara).

Azterketa horrek —Europa mailan egin den lehena da— erakutsi du, halaber, RTOak (Research and Technology Organizations) funtsezkoak direla Europako berrikuntza-sisteman, eta eragin ekonomiko handia dutela enpresa-sarean.

Hala, TECNALIA R&Ik, ideietatik abiatuta, hainbat alorretako produktu berriak garatuz gauzatzen du bere balio-ekarpena. Adibidez, etorkizuneko auto berriaren garapenean parte hartu genuen, ibilgailu hibridoan lan eginez enpresa eta erakundeekin batera; auto elektrikorantz eramango gaituen autobide gisa hartu dugu.

“Energia berde”aren eremu ekonomikoan, energia berriztagarriak bultzatzen ditugu (itsas energiak, energia eolikoak, energia fotovoltaikoa, CO2-a bahitzea…). Osasun-­arloan, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak egiten ditugu. Eraikuntza jasangarriaren alorrean, munduan aitzindari diren proiektu esperimentalak ditugu; KUBIK, esaterako. Gizarteko eten digitala txikitzeko ere ari gara lanean, informazioaren gizartea zabaltzeko.

Orain dela gutxi, “elBullifoundation” proiektu berriaren bazkide izendatu gaituzte energia- eta jasangarritasun-arloetarako. Era­ginkortasun energetikoaren, sare adimendunen eta sorkuntza banatuaren arloetan dauden teknologiarik onenak garatu eta aplikatu ditugu, eta “Creative Energy Living Lab” bat sortu dugu, energia jasangarriaren berrikuntza teknologikoen esperimentazio- eta froga-eremu gisa.

TECNALIA R&I ikerketako masa kritikoen bila dabil sorreratik, enpresei eta gizarteari balio erantsi handiagoa emateko bere 16 negozio-unitateen bidez. Bost multzotan biltzen dira negozio-unitateak: Garapen Jasangarria, Industria eta Garraioa, Infor­mazioaren eta Komunikazioaren Zien­tziak/ESI, Osasuna eta Bizi Kalitatea, ­eta Berrikuntza eta Gizartea.
Gure ustez, berrikuntza teknologikoa da ezagutza teknologikoa produktu, zerbitzu ­eta prozesu berri eta hobetu bihurtzea merkatuaren beharrei ondo egokitzeko. Aukerak garatzea, ideiak sortzea, balioa ematea eta enpresa-lehiakortasunaren hazkundea bul­tzatzea dugu helburu.

Berrikuntza, oro har, eta sorkuntza ikerketaren eta ezagutzaren mende daude, buruko eskema ireki, malgu eta berritasunek motibatu batzuen mende, baina baita diruaren mende ere.

I+Gko inbertsioa horixe bera izango da beti, inbertsioa, eta ez gastua. Krisi-garai honetan, ulertu behar dugu ez dagoela produkzio-eredua aldatzerik teknologian, zientzian eta ezagutzan inbertitzen jarraitzen ez badugu eta hori modu eraginkor eta ordenatuan egiten ez badugu, ekonomiaren eta gizartearen alorrean egiaztatuta.
Hara hor gure konpromisoa.

 

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium