hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Aurrera ez egitea, atzera egitea da; krisialdia bada ere, enpleguaren alde
2011ko Martxoa

Feli Piedra CCOO-ko Emakumearen Idazkaritzaren Arduraduna

Azken urteotan etengabe baina astiro aurreratu da emakumeen  lan merkatuko berdintasunari dagokionean. Halere, krisi ekonomikoa dela ­eta, politika makroekonomikoek alde batera utzi dituzte aurreko urteetan garran­tzia hartu izan duten berdintasun politikak, hainbeste ahaleginen puruz lortu genituenak. Zentzu horretan, CCOOk mar­txoaren 8an aldarrikatuko du “Aurrera ez egitea, atzera egitea” dela eta berdintasunaren aldeko lanarekin jarraitu behar dugula.


2010ean hazi egin da langabezia emakumeen artean, halako moldez non emakumeen langabezi tasa %20ra iritsi baita (Euskadin, 68.631 emakume langabetu zeuden urtearen amaieran).  Krisiak gogorrago kolpatu ditu gizonezkoak nagusi diren sektoreak eta zeharka eragin die ­emakumezkoenei, baina egoera honek argi ­erakusten du gizonezkoek langabezi ­egoera koiunturalak bizi izan dituztela ­eta emakumeek aldiz historikoki eta estrukturalki jasan dutela lan prekarietatea eta segregazioa.

Bestalde, lan bila dabiltzanen artean, ­emakumezkoak gizonezkoak bi halako dira bi eratako diskriminazioa jasaten dutelako, sexuarena eta adinarena; emakumeek zailtasun handiagoa dute lana aurkitzeko eta promozionatzeko eta luzaroago ­egoten dira epe luzeko langabezi egoeran. Lan merkatuari dagokionean, emakumeen babes sozialarekin zuzeneko zerikusia duen alderdi bat salatu beharrean gaude, krisi egoeretan emakumeek inoiz baino gehiago nozitzen dutena: ordainsarien desberdintasuna eta tenporaltasuna.

Desberdintasunak ez dira ematen  bakarrik enpresa pribatuetan. Defizit publikoaren murrizketen ondorioz Adminis­trazio Publikoko langileen soldatak jaitsi egin dira, eta hor ere emakumeen egoera gizonena baino txarragoa da, batetik, gehiago direlako eta, bestetik, beren batez besteko soldata gizonena baino baxuagoa delako. Emakumeen kolektibo askok bat egin zuten lan erreformaren aurkako irailaren 29ko Greba Orokorrarekin, lan ­erreforma horrek argi utzi baitu ez duela balio enplegua sortzeko baina bai ordea tenporaltasuna eta prekarietatea areago­tzeko.  Berdintasuna bultzatzeko neurrien inguruko inbertsio publikoa eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak murriztu egin direnez, jada ez da 2.500 euroko laguntzarik ematen umea jaiotzeagatik ­edo adoptatzeagatik eta atzeratu egin da aitatasun baimena lau astera luzatzeko ­erabakia, 2011rako aurreikusi zena.

Krisiak agerian utzi duen bezala, alderdi politikoek eta gobernuek ez dute asmorik gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatuko duen aldaketa estrukturalik babesteko. Ezabatu egin da Berdintasun Ministerioa (orain  Osasun Ministerioan integratu baita) eta horrek berekin dakar genero politiketan atzera ­egitea eta Europako eta nazioarteko berdintasun konpromisoekin haustea, konpromiso horiek hartuz gero gobernuak behartuta baitaude berdintasun gaiei ­eran­tzukizunez eta goi mailako politiken bidez erantzutera.

CCOOk horrelako egoerak eta politika murrizgarriak salatzen jarraituko du ­eta ­ahalegina egingo du, negoziazio kolektiboaz baliatuz, enpresetako berdintasun neurri eta planak negoziatzeko, negoziazio kolektiboa ezinbesteko tresna delako emakumeen bizi eta lan baldin­tzak hobetuko dituzten alderdi guztiak ­arau­tzeko: enplegua lortzea eta lanean promozion­atzea, prestakuntza jasotzea, lan bizitza ­eta bizi­tza pertsonala batera­tzea, jazarpen sexualen prebentzioa, eta ­abar. Eta ezin ahaztu dezakegu biolentzia matxista dela gure herriko gaitz sozial handiena eta horri aurre egiteko estrategia ­eta mekanismoak exijitu behar di­tu­gula.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium