hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Enpresen defentsa aukera legez kontrako estatu laguntzak berreskuratzeko prozeduraren aurrean
2011ko Otsaila

Jon Arrarte DeloitteJon Arrarte Deloitte Abokatu eta Aholkulari Zergadunen Senior Managerra

Azken urteetan, europako batzordearen 2001. erabakiari jarraituz, foru aldundiek hainbat enpresatatik legez kontrako estatu laguntza horiek berreskuratzen jardun izan dute.

Azken egunetan berriro ere notizia ­izan da Europako Erakundeek Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Lurralde Historikoen zerga laguntza ba­tzuen inguruan daramaten prozedura. Hain zuzen, Europako Batzordeak, Foru Aldundien jokaeran legez kontrako estatu laguntza horien berreskurapen betebeharraren ez betetzea salatu du eta, ondorioz, 38 miloi eurotako zigor ezarpena proposatu du.

Europako Batzordeak 2001. urtean hartutako Erabakiaren arabera, 1990. hamarkadan Lurralde Historikoen zerga legediak aurreikusten zituen zerga laguntza batzuk –inbertsioen %45eko zerga-kenkaria, ­“opor fiskal” bezala ezagutzen den 10 urteko ­irabazien zergarik eza eta “mini-opor fiskal” bezala ezagutzen den sorpen berridun enpresen lehen lau urteetako irabazien gaieneko zergarik eza progresiboa- Europar elkar lehiaren aurkakoak ziren eta ondorioz Europar Batzordeak legez kontrako estatu laguntza horien berreskurapena agindu zuen. Erabaki honek Lu­xen­burgoko Epai­tegiaren berrespena jaso zuen 2006. urtean.

Azken urteetan, Europako Ba­tzor­dearen 2001. ­erabakiari jarraituz, Foru Aldundiek hainbat enpresatatik legez kontrako estatu laguntza horiek berreskuratzen jardun izan dute. Ho­rretarako, zerga zorra finkatzean zerga laguntza horiek erabili ziren So­zietateen Gaieneko Zerga Aitorpenak berrikusi eta Aitorpen berriak jakinarazi dituzte. Foru Aldundiek jakinarazitako aitorpenetan, zerga zorra finkatzeko, legez kontrako estatu laguntzak ­ezabatu eta, bere kasuan, legezkoak diren inbertsioen gaineko beste zerga-kenkari ba­tzuk kontuan izan dira. Azkenik, enpresek aitortutako zerga zorraren eta Foru Aldundiek orain finkatutako zerga zorraren arteko diferentziari, atzerapen interesak gehitu zaizkio.

Europako Batzordearen 2001. Erabakia betetzeko Foru Aldundiek jarraitutako prozedurak hainbat zalantza sortzen ditu eta enpresek zalantza hauen aurrean beren eskubideak jardun behar dituzte Erabaki horren betearazpenean Foru Aldundiek exijitutako zerga zorrak daraman ondare urripena ahal den neurrian murrizteko: Lehen­dabizi, Espainako legediak ez du aurreikusten Europako Erakundeen Erabakiak betearazteko prozedura berezirik. Hutsune honen ondorioz, Foru Aldundiek, Zerga Foru Arau Oroko­rretan aurrikusten ez den egitezko zerga prozedura sumarioa jarraitu dute eta prozedura honek Espainiar Konstituzioak berma­tzen duen egiazko babes judizialaren aldeko eskubidea bortxa dezake. Horrela balitz, Fo­ru Aldundiek jakinarazitako Aitor­penak baliogabeak lirateke.

Bigarrenez, aldi berean, ez dago batere argi Europako Erakundeek eta Foru Al­dun­diek legez kontrako estatu laguntzak ­erabili zituzten urteetako zerga zorra exiji­tzeko eskubidea preskribitu ez denik.

Hirugarrenez eta azkenik, eta garrantzi­tsuen, ikuskatutako zerga laguntzak legez kontrako estatu laguntzak diren aztertzera sartu gabe, kontuan izan behar da, enpresek fede onez jardun izan zutela urte haietan indarrean zegoen legedian aurriekusten ziren zerga laguntzak beren Sozietateen Gaineko Zerga Aitorpenetan erabiltzean. Indarrean zegoen legediak eskubide hura onartzen zien eta haiek eskubide hori erabali zuten, besterik ez. Orain eskubide horien balio ekonomikoa itzuli behar izateak, atzerapen interesak gehituz, Konstituzioak berma­tzen dituen legezko konfiantza eta segurtasun juridikoaren printzipioak urratsen ditu. Jurisprudentzia eta doktrinaren alde handi baten ustetan, Estatuko Admi­nis­trazioaren ­ezohiko jokaera horrek enpresei Estatuaren Ondare Erantzukizuna aldarrikatzeko eskubidea ematen die ­eta, ondorioz, enpresek Estatuari –kasu honetan, Foru Aldundiei- bere ­ezohiko jokaerak sortutako kalte ­ekonomikoarengatik kalte-ordaina eskatu diezaiokete. Kalte-ordain horrek legez kontrako estatu laguntzak barneratzen dituen edo ez zalantzak handiak dira, baina, askoren ustetan, atzerapen interesak barneratu ahalko lituzke.

Esandako guztiaren ondorioz, ­azal­du­tako egoeran aurkitzen diren enpresek, Europako Batzordearen 2001. Erabakia betetzeko Foru Aldundiek jakinarazitako Aitorpenen aurka helegiteak aurkeztea beharrezkoa da Foru Aldundiek ­exijitutako zerga zorrak daraman ondare ­urripena ahal den neurrian murrizteko.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium