|
Pedro Esnaola / Gipuzkoako Ganberako Presidentea
Nazioartekotzea, prestakuntza eta azpiegiturak hobetzeko plan bat zuzentzea garrantzitsua da; lurralde hau lehiakorra izan dadin, enpresak eta enpresariak laguntzea beharrezkoa da.
Gai ekonomikoetan albiste txarrak besterik ez dagoela ematen badu ere, tori berri on bat. Makina-erremintaren sektoreak urtearen lehen seihilekoan izan dituen eskariei buruzko datuek %85eko hazkundea erakusten dute, 2009ko aldi berdinarekin alderatuta, Makina-Erremintaren Fabrikatzaileen Elkartearen arabera (AFM-Invema). Kontuan hartzeko informazioa inondik inora, zalantzarik gabe, makina-erremintak Gipuzkoako gainerako sektore ekonomikoei tira egiteko ondorioa ekarriko baitu.
Gainera, krisiak aldaketa baten aurrean jartzen gaitu, paradigma ekonomikoari eta enpresen kudeaketari dagokionez. Bi gauzak garai berrietara egokitzen ari dira, eta kezkak ez dira ekoizpena hobetzera eta enpresek irabaziak izatera mugatzen. Gure baliorik tradizionalenak berreskuratu behar ditugu, lana, esfortzua, berrikuntza eta, nola ez, konpromiso soziala. Enpresak ingurunean aberastasuna eta ongizatea sortzen duten eragile sozialak izatea zekarren konpromisoa. Hain zuzen ere, horiek dira hasiera-hasieratik Makina-Erremintaren Institutuari lagundu dioten balioetako batzuk, zeinak oraindik orain Enpresa Ekimenaren Lanabesa Saria eskuratu duen– atsegin handiz emateko aukera izan nuen–. IMH-Makina-Erremintaren Institutua Prestakuntza eta Berrikuntza Teknologikoko zentro bat da, industriaren eta komunitatearen zerbitzura dagoena, prestakuntza teknikoaren eta zabalkunde teknologikoaren bitartez.
Bere ibilbidea 1986an hasi zen, irakaskuntzako profesionalen talde baten proiektu gisa; haiek, Euskal Herriko hainbat enpresa eta erakunderen laguntzarekin, Makina-Erremintaren Prestakuntza Teknikorako Fundazioa eratu zuten. Horrenbestez, IMHk, etengabeko ikaskuntza sustatuz, pertsonen ezagutzaren kudeaketaren oinarriaren gainean lan egiten du, haiei teknologia berriekin bat etorriko den kualifikazioa emateko, enpresaren munduari giza kapital prestatua eta berritzailea eman ahal izateko helburuarekin.
Eta horiek bezalako etsenpluei jarraitu behar zaie. Une zail hauetan, Gipuzkoako enpresek eragile ekonomiko gipuzkoar guztien babesa behar dutelako. Soilik horrela lortuko dugu gaur egungo egoera gainditzea eta gure ekonomiaren aberastasun eta ongizate maila defenditzen jarraitzea. Edonola ere, denboran zehar hazkundea mantendu ahal izateko, Gipuzkoak nazioartekotzera eta berrikuntzara bideratu beharko lituzke bere enpresen ahaleginak.
Eta eginkizun horretan enpresak badaki ez dagoela bakarrik. Gipuzkoako Ganberan elkarrekin eta taldean lan egiteko prest gaude, gure enpresak eta enpresariak eta, hedaduraz, Lurralde osoa babesteko eta laguntzeko. Gipuzkoako Ganberak enpresen zerbitzura egoteko betebeharra, obligazioa eta erantzukizuna du, Gipuzkoa lurralde lehiakorra izan dadin.
Horretarako, gure ahalegin guztiak lan plan bat gauzatzera zuzentzen ari gara, bere baitan arlo berriak hartuko dituena, baina bereziki hiru: nazioartekotzea, Gipuzkoako enpresei negozio aukerak dituzten merkatu berriak bilatzen laguntzeko; prestakuntza, bizi garen momentu historikoan oraindik garatu gabe ditugun kudeaketako trebetasunak behar direlako, honelako garaiak askorentzat ezezagunak baitira; eta azpiegiturak, Gipuzkoa XXI. mendean kokatu behar dugulako, herritar gisa eta ekoizle-kontsumitzaile gisa, inguruneko eskualde eta herrialdeen antzeko aukerekin. Soilik horrela lortuko dugu gaur egungo egoera gainditzea eta gure ekonomiaren aberastasun eta ongizate maila defenditzen jarraitzea.
|