hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
“Gaur bezalako ekimenak eta esfortzuak bultzatzeko prest gaude”
2010ko Abendua

Mikel IrizarMikel Irizar / Kutxa Fundazioko Arduraduna

Kutxaren babesa ezinbestekoa izan da beste urte batez Lanabesa Sarien emate-ekitaldia burutu ahal izateko. Mi­ramongo Zientziaren kutxaGu­neak hartu zuen ekitaldia bigarrenez eta Kutxa Fun­dazioko arduraduna den Mikel Irizarrek ongietorria ­eman zion euskal enpresen lana goraipatzeko ekimenari. Txalo zaparraden artean ekitaldiari hasiera eman zi­tzaion.

“Kutxaren izenean, lehendabizi, ongietorria hurbildu zareten guztiei eta eskerrik asko zientziaren etxe honetara heldu zaretelako. Bigarren aldez, zientzia, aukera eta enpresa-lana da elkartzen gaituena eta hori oso pozgarria da. Gaur bezalako ekimenak eta esfor­tzuak bultzatzeko prest gaude”, aipatu zuen Irizarrek. Kutxa Fundazioko arduradunak ­abagunea aprobetxatu zuen Kutxak aurrera ­eramaten duen lanaren berri emateko ere. Horrela, Kutxatik zientzia, enpresa eta euskara bultza­tzeko egiten duten lana azpimarratu zuen.

“Aspaldi, hainbat bildu ginen Esko­ria­tzan, Aldundia eta Kutxa, zenbait eragilerekin batera eta han aritu ginen azken proiektu baten ­ikerketak jasotzen, ezagu­tzen eta azal­tzen. Han helburua zen modu zientifikoan euskararen erabilera bultzatzea lan-munduan; batez ere, zientzia, enpresa eta euskara biltzen dituen ekimen bat da honakoa ­eta hor sortzen ­ari da jakinduria garrantzitsu bat.

Azken lau urteetan, bi interbentzio esangura­tsu egin ­izan dira horren inguruan. Informazio oso ­ona dago eta material asko. Eta hain zuzen ­ere, esparru horietan entzundako esaldi bat ­errepikatu nahiko nuke irudi­tzen zaidalako ­oso esanguratsua. ‘Bere hizkuntza-ohiturak aldatzen dituen enpresa bat bereziki dago prestatuta berrikuntzarako’.

Bestalde, krisiaz ere aritu zen. “Badakigu berrikuntza zein garrantzitsua den krisi ingurune hauetan. Hizkuntza alda­tzeko urrats hori ­emanez gero, beste berrikuntza batzuk askoz ere errazago lortuko dira; beraz, bide horretan animo”, ­adierazi zuen Irizarrek.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium