hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Ekitearen ibilbide gogorra
2012ko Urtarrila

Pedro EsnaolaPedro Esnaola / Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Presidentea.

“Gipuzkoa ekintzailetza kultura indartsua duen lurraldea da eta ekintzaile portzentai altua dauka”.

Pertsona ekintzailea da egoera nahasien aurrean irtenbide egokiak lortzen dakiena, arrisku ekonomikoak bere gain hartzen dituena, negozio-aukera identifikatzen dakiena, beharrezko baliabideak antolatu eta martxan ipin­tzen dituena. Lerro hauek irakurrita, ziurrenik, mota honetako pertsona bat baino gehiago etorri zaigu burura.

Gipuzkoa ekintzailetza kultura indartsua duen lurraldea da eta ekintzaile portzentai altua dauka. Hala ere, nahiz eta ideia on ugari egon, adore eta gogoak ipintzen zaizkion arren, argi izan behar dugu arlo honetan bakarrik ez gaudela. Enpresa bat sortzea ez da egunero egiten dugun gauza bat. Nondik hasiko gara? Norengana behar  du­gu jo? Une horretantxe, BIC BERRILAN bezalako zentroek garrantzia har­tzen dute; 1993az geroztik, berrikuntzan erronka bihur daitekeen enpresa ekimenak laguntzeko jarduerak garatzen ditu. Berrikuntzarik gabe ekintzailetza ez dagoelako.

Egun, ekintzailea izatearen kontzeptua arriskuak hartzen dituen pertsona baino zerbait gehiago da. Berrikuntza du ­oinarrizko osagai. Esate baterako, askok diote Henry Ford ekintzailea izan zela, ez 1903an autoak ekoizten hasi zenean, baizik eta 1908an, kateko-produkzioa sartu zuenean; hura iraultza izan zen industian eta AEBetako gizartean.

Beste hitz batzuetan esanda, Bill Gates edo Steve Jobs, besteak beste, arteko ezberdintasuna, arriskuak hartzeko prest dauden pertsona bakarrak izatea ez da; horrez gain, alor ekonomiko zehatz batean edo gizarte osoan berrikuntzak sartzeko gai dira ere. Ekintzailea izateko zergatik izan behar da berritzailea? On­doren, berrikuntza horiek kopiatu edo ­egokituko duten beste batzuk agertuko direlako; horiek ere arriskuak hartuko dituzte, baina ez dira benetako ekintzaileak izango.

BIC BERRILANen kasuan, bere misioetako batzuk dira: enpresa berriak sortzen laguntzea, negozioen sakabana­tzea edo jada martxan dauden enpresetan berrikuntza sustatzea. Enpleguaren sorkuntzan laguntzen dute pertsona ­ekintzaileak gaitzen edo ideiak eskura­tzen dituztelako, laguntza teknikoa edo azpiegiturak eskainiz.
Urteetan zehar, helburuak bete dituzte soberan eta arrakasta lortu duten enpresa asko eratzen lagundu dute. Ekin­tza­iletzarekiko irrika ­eta ilusioa esnatzea eta barneratzea, bizitza ulertzeko geure modua izan dadin, ez da lan erraza. Bai­na BIC BERRILANek badaki nola egin.

Guk, Gipuzkoako Ganberatik, ekin­tzaileen alde eta ekintzaileentzat egiten dugu lan. Duela bi urte abian ipini genuen Enpresa Leihatila Bakarra sorkun­tza bideratzeak errazteko asmoz. Hau min­tzaide bakarra da enpresa eratu nahi duen pertsonaren eta instituzioen artean eta, lehen, zortzi organismo desberdinetan burutzen ziren gestioak, orain, leku bakarrean elkartzen dira. Leihatila Gipuzkoan enpresa bat sortu nahi duten ekintzaile guztiei zuzentzen zaie; horrela, Euskadiko ekintza ekonomikoa handi­tzeko eta ekintza enpresarialen analisirako eta garapenerako zerbitzua sortzeko balio du. Gipuzkoako Ganberak 125 urte darama izaera ekintzaileak bultzatzen eta horretan jarraituko du. Lan eta ideia onekin Gipuzkoa lurrande lehiakorragoa ­egingo dugu. Horretan, ados gaude BIC BERRILANekin, zeinak zoriontzen ditugun Ekintzailetza LANABESA 2011 saria lortzeagatik. Zorionak.

 

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium