hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Ekonomia, dena balitz bezala ulertuta
2012ko Urtarrila

Jon UriguenJon Uriguen / Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Diputatua.

“Gure enpresariek proiektu berriak abian jartzeko izan duten ahalmenagatik iritsi da gipuzkoa gaur egun dena izatera” Gipuzkoako Foru Aldundiaren historian lehen aldiz, lehena, bigarrena eta hirugarrena diren hiru sektore ekonomikoekin harremana duten foru eskuduntzak departamentu berak kudeatuta daude. Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo departamentua beraz, baserritarren, industriaren eta ostalaritza zein zerbitzu enpresen eta turismoarekin lotura duten enpresen jarduera ekonomikoa sustatzen dituen zeharkako departamentua da.

Ukaezina da Gipuzkoako industriak orokorrean, salbuespenak salbuespen ­eta egokitzeko duen gaitasuna kontuan hartuta ere, egoera zaila bizi duela, neurri batean gertueneko merkatuen egoeragatik, baina nagusiki finantziazio faltagatik.
Lehen sektorea, saltoki handien politikagatik aurkitzen da itota neurri handi batean. Eta turismo sektorea da gora ­emaitza onak izan dituen bakarra, bisitari kopuruak etengabe gora egiten jarrai­tzen duelako.

Egoera honen aurrean, zer gehiago ­egin dezakegu? Aldunditik “Gipuzkoa Berritzailea”  ideia sustatzen jarraituko dugu. Gure enpresak gaur egun alor honetan punta-puntan daude. Informazio gizarterako sistemak bultzatzen jarraituko dugu. Eta gure ahalegina berrikun­tzara bideratuko dugu.
Aurtengo Lanabesa sarietan Nork 2 enpresari saria ematea egokitu zitzaidan. Oso egokia izan zen saria, izan ere Nork 2 enpresak balio horiek ordezkatzen dituelako, enpresa gaztea eta txikia izan ­arren, berrikuntza sustatuz lehiakorra ­izan daitekeela erakusten duelako.

Ikasketa lurralde bihurtu behar du Gipuzkoak. Horretarako, bizitza guztian zehar ikasketa prozesuen kalitatea hobetu behar da, aukera berdintasuna sustatu behar da eta sormenaren, berrikuntzaren eta proiektu berrien sorkuntzaren aldeko lana egin behar da.
Gure enpresariek proiektu berriak ­abian jartzeko izan duten ahalmenagatik iritsi da Gipuzkoa gaur egun dena izatera. Milaka gaztek, maisutza edo ingeniaritza amaitu orduko, euren tailerra sortu eta lanpostuak sortzeko erabakia hartu zuten. Gaur egun, kultura hori berreskuratzea beharrezkoa da eta eskola horretan oinarrituta egin behar dugu. Eta proiektu berriak sortu nahi dituztenei, bide horretan gure laguntza eman behar diegu.

Eta, hemen ere Nork 2 enpresak erakusten digu denok elkarturik erronka zailak lortzeko bidea egin daitekeela, eta ekintzaile izateko ez dela derrigorrezkoa enpresa berria sortzea, bere jarduera dibersifikatuz helburu berriak lor daitezkeela, eta enpresa aurrera ateratzen lagundu, negozio aukera berriak sortuz.
Beraz, tarte hau era baikor batean amaitu nahiko nuke. Euskal Herrian oso erronka habdiak dauzkagu etorkizunerako, baina gure prestakuntza onari, eta elkarlanari esker, ziur naiz aurrera egingo dugula, eta garai berri eta hobeen atarian gaudela, baina horretarako denon lana ezinbestekoa izango da.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium