hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskara, eskaintzarik onena
2012ko Urtarrila

Miren Dobaran UrrutiaMiren Dobaran Urrutia / Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia.

Euskara, eskaintzarik onena leloarekin Bizkaiko 29 udalerritako 5002 establezimendutan euskara erabiltzeko kanpaina jarri zen abian iaz Bizkaiko Foru Aldundiaren eta udalen eskutik. Herri horietako hainbat ostalari eta merkatarik euskara txertatu gura dute euren eguneroko lanean. Egoera ekonomikoa gorabehera, euren negozioetan hobekuntza iraunkorrerako neurriak ezartzen ari dira egunero-­egunero eta bezeroei zuzendutako zerbitzua hobetzeko argi eta garbi daukate euskaraz zerbitzua eskaintzea ezinbestekoa dela. Gainerako lan esparruetan ere, enpresetan esaterako, konturatzen ari dira euskararen erabilerak duen balio erantsia euren ­egu­ne­roko jardueretan.

Gaur egun bizi garen esparru globalizatuan enpresetan hizkuntza asko erabil­tzera behartuta gaude. Oraintsu arte pen­tsatu ­izan da ingelesarekin nahikoa zela munduan zehar negozioak egiteko eta ­orain konturatzen gara ez dela horrela, ­izan ere, tokian tokiko hizkuntzetara hurbiltzea eta kasu askotan ezagutzea beharrezkoa izaten da enpresetarako.

Gure enpresa askotan, berriz, gazteak elebidunak eta eleanitzak dira, baina ez dute ohiturarik euskaraz lan egiteko. Eza­gutzatik erabilerarako jauzia ez da, ordea, egun batetik bestera egiten. Urte askotan zehar gaztelaniaz lan egin duen langile bati asko kostatzen zaio euskaraz lanean ­egiten hastea. Zailtasun horiek faktore askok eragindakoak dira, kasurako, egiten duzun lanarekiko segurtasun falta, euskararekiko jarrera, faktore psikologikoak ­etab. Hala ­ere, ez da hori gaindiezinezko oztopoa, ­izan ere,  baditugu tresna berri­tzaileak erakundeen hizkuntza normalizazioaren alde lan egiteko, hizkuntza normalizazioari ekiteko beren-beregi sortutako metodologiak, alegia.

Hizkuntza-normalizazioa, ostera, erakundearen eraldaketa-prozesuari lotzen zaio. Prozesu horretan aldaketak gertatzen dira, maila pertsonalean zein kolektiboan, komunikazio sozialerako funtzioak gara­tzeko hizkuntza hautatu eta erabiltzean. Eta hizkuntzaren erabilera normalizatzeko aldaketa-prozesu horretan hainbat faktore ­eta aldagaik eragiten dute.

Baina behin aldagai horiek identifikatu ondoren, kasuan kasuko hizkuntza normalizazio plana osatu eta abian jar daiteke. Horretarako, ezinbestekoa da enpresaburuek hizkuntzaren perspektiba aplikatzea euren enpresetako prozedura guztietan eta langileekin adostea prozesuaren nondik norakoak.
Langileek, ordea, euskara erabiltzeko esparruak irabazi nahi dituzte orokorrean, izan ere, gero eta jende gehiagok daki euskaraz, batzuk eskolan ikasitakoak dira eta beste batzuk euskaltegietan.

Adierazgarria da aurten ere gurasoek euren seme-alabak euskarazko ereduetara eroateko hautua egin dutela eta euskaltegietan ere gero eta jende gehiagok ematen duela izena. Eman dezagun bada pausu sendoa enpresetan euskararen alde euskara egunero-egunero erabiliz.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium