|
Unitate hemodinamikoak onurak ekarriko dizkie gipuzkoako erabiltzaileei, aurrerakuntza teknologikoak, besteak beste.
Joan den azaroaren 16an jarri zen martxan unitate hau, Gipuzkoako Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzak eta Donostia ospitaleak berak adostutako proposamen baten ondorioz. 2010eko azaroaren 16az geroztik eta urtarrilaren 10era bitartean, 198 diagnosi-kateterismo eta koronarioetako angioplastia 151 egin ziren.
Gainera, esku-hartze guztietatik 45, sindrome koronario akutua zuten larrialdietako pazienteei egin zitzaizkien.Horrela, unitate berri horren bidez, urte honetan egingo diren kateterismoen kopurua 1.100 eta 1.200 artekoa izango dela aurreikusten da; bestalde, koronarioetako angioplastiena 750 eta 850 bitartekoa izango dela uste da.
Donostia ospitaleko unitate hemodinamikoan harrera dute probintzian larrialdietako arreta behar duten kasu guztiek. Salbuespen bat egon badago, Deba Garaiko Ospitalea erreferentziako ospitale duten pertsonak dira, kasu horiek Txagorritxu Ospitalera bideratzen baitira normalean.
Donostiako Ospitalean Hemodinamika Unitatea ireki izanak onura garrantzitsua dakarkie gaixoei. Besteak beste, teknologia eta makina hobeak edo gaixoen beharrezko lekualdatzeak eta anbulantzia medikalizatuak erabiltzea saihesten du unitateak. Gainera, gaixotasunak irauten duen prozesu osoaren arreta ospitalean bertan jasoko dute.
Teknika aurreratuak. Bihotzeko kateterismoen eta koronariografien helburua bihotz-barrunbeak eta arteria koronarioak baloratzea da, eta Ospitaleak duen unitate berriari esker, hemodinamika-gela osatuagoa izango dute erabiltzaileek. Gainera, larruazaleanzeharreko angioplastia transluminalak egiteko abagunea izango da. Aipaturiko hori, arteria koronarioen hertsadurak edo buxadurak tratatzeko erabiltzen den teknika da eta bere prozedura kateterismoaren edo koronariografiaren antzekoa da. |