hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Bilbo 2014ko Diseinuaren Hiriburu bihur daiteke urrian
2011ko Iraila

bilbao 2014ko Diseinua

Hegoafrikako cape town eta irlandako dublin hiriekin lehiatzen ari da. Aintzatespen honen arabera, hiria berpizteko ekimenak antzematen dira eta bertan bizi diren hiritarren bizi-kalitatea aitortzen da diseinua modu erabilgarrian aplikatu izanagatik.

Bilbo modernotasunaren sinonimo da. Eraldaketa asko izan ditu hiriak azken hamarkadetan eta horiek hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoarekin burutu dira. Estetikaz ­eta ekonomiaz landa, aurrerapen ugari eduki ditu Bilbok. Adibi­dez, hiritarren mugikortasunaren mesedetan hainbat igogailu ezarri dira, Uribarri edo Maza­rredokoak kasu.

Bestetik, aldapak eta eskailerak saihesteko ne­urri modernoak erabili izan dira eta horiek egitura eta teknologia modernoen lagun­tzaz burutu dira. Hiriak aire freskoz garbitu du aurpegia.

Bilbok babes handia eta lankidetza izan ditu ekimen hau abiaraztean; gainera, atxikimenduzko gutunak ere jaso ditu

-------

Izendapena lortzen badu, erreferente bihur daiteke berrikuntzaren, diseinuareneta sorme­naren erabileragatik

Azpiegitura, egitura eta eko-teknologiak; artea, diseinua, museoak eta kultur guneak edo ongizate turismoaren sustapena. Hamaika pausu eman ditu Bil­bok ahalik eta hiri moderno eta integratzaileena eratzeko. Hori dela-eta, orain, disei­nuaren nazioarteko hiriburu bi­hurtzeko ate aurrean aurkitzen da.

Ekimenak ekimen, ahaleginak ahalegin, Bizkaiko hiriburua hautatu dute 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu (World De­sign Capital 2014) bihurtzeko finalista gisa. Orotara, 24 herrialdetako 56 hirik aurkeztu dute beraien hautagaitza, baina, azkenean, hiru finalista geratu dira: He­goafrikako Cape Town, Irlan­da­ko Dublin eta Bilbo. Modu horretan, ­urriaren 26an, Taiwango Taipei hirian, AIFren 2011ko Kongresuan, Industria Diseinu­aren Sozietatearen Nazioarteko Kontseiluak hiri irabazlea iragarriko du. Bitartean, lehiaketaren Batzorde Antolatzaileak finalistak bisitatu egin ditu.

Bilbok babes handia izan du ekimen hau abiaraztean, Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eus­ko Jaurlaritza, besteak beste, izan dira proiektuaren bultzatzaile. Bestetik, lankidetza handia izan du: Merkataritza Ganbara, Inno­basque, Cebek, Creativity Zen­trum, BEAZ, Bilbao Ría 2000, BBK, euskal arkitektoen eskolak eta ekonomialariak, diseinatzaileak, unibertsitateak edo diseinu eta enpresa-garapenari lotutako hainbat erakunde publiko nahiz pribatu. Horiez gain, herri-erakunde ugariren atxikimenduzko gutunak jaso ditu Bizkaiko hiriburuak, adibidez: Philippe Starck diseinatzailea, Norman Foster arkitektoa, Paola Zini (Torino 2008 World Design Capital ekimenaren Zuzendaria), Alvin Yip irakaslea, Hong Kongeko Uni­ber­tsitatea...

Baina zer da, zehazki aitorpen hau? Eta zertarako balio du? Diseinuaren Munduko Hiribu­ru­aren izendapena aintzatespen bat da; horren arabera, hiria berpizteko ekimenak eta esfortzuak antzematen dira eta bertan bizi diren herritarren bizi-kalitatea aitortzen da diseinua modu erabilgarrian erabili izanagatik.

Horrela, Bilbo Diseinuaren 2014ko Munduko Hiriburu bi­hurtzeko hautagai gisa aurkeztuta, Bilbo, Bizkaia eta Euskadi ­osoan lehiakortasuna nahiz bizi-kalitatea hobetzeko diseinuaren garrantzia nabarmentzearen aldeko apostua egin da. Izen­da­pe­na lortzen badu, erreferen­te bi­hur daiteke diseinuaren, berri­kun­tzaren eta sormenaren erabilerari dagokionez.

Bestetik, aintzatespena eskuratzen duten hautagaiek, nazioarteko onarpena ekartzeaz gain, sustapena dute bidelagun, turismoaren igoera, adibidez. Orain arte honakoek lortu dute izendapena: Turin (2008), Seul (2010) eta Helsinki (2012).

Ardatzak. 2011ko Bizkaiko Di­seinuaren Munduko Hiriburu hautagaitzak ardatz batzuk ditu, egitasmoan honako puntu hauek desberdintzen eta egituratzen dira: Artea eta Teknologia (bertan kokatzen dira arte eskolak, museoak, galeriak, kultur guneak, diseinu digitala...), Hirietarako soluzioak + Eko-teknologia (hiriko diseinua, arkitektua, azpiegitura, mugikortasun iraunkorra...) eta Turismoa, Osasuna + Ongizatea (kultur turismoa, gastronomia, dendak, hotelak...).
Urriaren 26an Bizkaiak begiak ipiniko ditu Taiwango Taipei hirian, alea jacta est.

Hautagaitzako ardatzak

Bilbok lerro batzuei heldu die hautagaitza aurkezteko unean:
Artea eta Teknologia.
Bertan kokatzen dira arte eskolak eta erakundeak, kultur zentroak, museoak, galeriak, diseinu industriala eta digitala, arte eszenikoak...

Hiri konponbideak. Eko-Teknologiak pisua hartzen du. Hiri diseinua eta arkitektua, energia alternatiboen diseinua, azpiegiturak, hiri-garraioak eta mugikortasun iraunkorra, arkitektura eskolak, fundazioak edo ikastetxeak.

Turismoa eta Osasuna. Hiritarren ongizateak berebiziko garrantzia dauka. Kultur turismoa, gizarte-osasuneko erakundeak eta eskolak, ongizate-turismoa, gastronomia, hotelak, kafeak edo saltokiak.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.