hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskadiko kontserbagile artisauek antxoaren berme marka eratu dute
2011ko Ekaina

antxoaEuskal Herriko Kantauriko Antxoa’ berme-marka aur­­­keztu berri dute Bil­bon Euskadiko zenbait kontserbagile artisauk. Xedea sinplea da, bereizgarri honekin kontsumitzaileek errazago identifikatu ahal izango dute erosten ari diren produktua, Kantauri Itsa­soan arte tradizional selektiboez harrapatutako 'Engraulis En­crasicholus' espezieko antxoa, hain zuzen. Gainera, berme-marka honekin kontserben geroko elaborazioko %100 euskal kostaldeko kontserba-enpresek egindakoa dela jakingo dute berme osoz.

Ondarroa, Berriatua, Mar­ki­na, Mutriku eta Zumaiako bost kontserba-enpresek abiatu dute ekimena. Halere, enpresa hauek antzeko etiketa bat sortu zuten 2008an Kantauriko uretan harrapatutako atun hegaluzearen kalitatea ziurtatzeko.

Zigilu berri honek ezarri diren baldintza zorrotzak bete ditu, UNE-EN 45011 arauari atxikitako betebeharrekin bat egin du eta Eusko Jaurlaritzako Ne­ka­zaritza, Arrantza eta Elika­du­ra Sailari lotutako Kalitatea Fun­dazioaren ziurtapena lortu du.

Bilbon antolatutako aurkezpen ekitaldian, kontserbagile artisau horietako kideek antxoaren xerrak egiteko prozesu tradizionalaren nondik norakoak erakutsi zituzten eta aholkuak plazaratu zituzten. Egun, lata ­edo poteetan ontziratutako an­txoa-xerrak eta antxoa gazituz betetako lata handiak aski ezagunak eta preziatuak dira bertako merkatuan; gainera, sukaldaritza alorreko espezialitate ­ugariren funtsezko osagai bilakatu dira.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.