hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Alhondiga Bilbaok nanozientziaren inguruko ekimena hartu du
2011ko Martxoa

AlhóndigaBilbaok “Eztabaidatu dezagun zientziaz. Jokatu eta erabaki” ekimena antolatu du larunbat honetan Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin, 2011ko Kimikaren Nazioarteko Urtearen ospakizunen barruan.

 

30 pertsonek parte hartu dute ekimenean, eta aukera izan dute nanoteknologiaz ikasi, eztabaidatu, iritziak konpartitu eta ondo pasatzeko. Parte-hartzaileak nanoteknologia garatzearen alde agertu dira, eta, hori ondo egiteko, erregulazioa eta eztabaida publikoa sustatu behar direla eskatu dute. Bilbon ateratako ondorioak Europan zabaldu dira, gainera,  www.playdecide.eu webgunearen bitartez, eta Europako beste herrialdeetan halako ekimenen bidez esandakoetara batu dira.

 

Eztabaida-joko bat izan da saioaren ardatza. Parte-hartzaileak bi orduz aritu dira nanoteknologiaz, eta, oro har, aurrerapen teknologikoaz, eta honek gizartean duen eraginaren inguruan: aukerak, arriskuak, beldurrak, neurriak, arduradunak, gizartearen perte-hartzea... halakoez eztabaidatu dute, eta talde-ikuspuntua bateratzen saiatu dira.

Saioaren amaieran, emaitzak gehitu egin dira beste PlayDecide saio batzuetan esandakoetara, eta,  ondorioztatu ahal izan da Alhondigan bildutakoek informazio eta eztabaida publiko handiagoa eskatzen dutela gainerako europarrek baino. Egindako saio guztien emaitzak proiektuaren webgunean ikus eta konpara daitezke.

Europako PlayDecide proiektuan oinarritzen da “Jokatu eta Erabaki” ekimena. Gizartean eztabaida piztea eta ondorioak entzun araztea da honen helburua. Horretarako, informazioaz gain, eztabaidarako eta adostasunerako ildoak ematen dituen jokoa proposatzen dute. Lehengo aldia da Euskal Herrian horrelako ekimen bat egiten dena.

Antolatzaileak pozik agertu dira saioaren emaitzarekin, eta gehiagotan egiteko gogoa erakutsi dute. Izan ere, parte-hartzaileak gogotsu aritu dira eztabaidan, eta hainbat adin eta profiletako pertsonak bildu dira Alhondegian. "Iritziak trukatu ditugu, ikuspegiak gerturatu ditugu, eta politika bat adosteko gaitasuna erakutsi dugu; ikasteko balio izan digu guztioi, azken batean” adierazi dute antolatzaileek.

 

 

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.