hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkatarien elkarteak Bilbi.es web orrialdea ipini du martxan
2011ko Martxoa

Zonaldea bultzatzeko asmoz, ekimen programa bat aurkeztu du elkarteak.

Bilbo Zaharreko, Zabalako eta San Frantziskoko merkatarien elkarteak ekimen eta ekintza programa zabala prestatu du 2011. urterako; helburua publikoa zonalde honetara erakartzea da. Besteak beste, 'Zaporeen mundua' ibilbide gastronomikoa, Bilbo Zaharreko azokak, Kaleko Antzerkiaren jaialdia, 'Bilbi Fushion Festival' moda desfilea, ilustraturako ipuinen lehiaketa, 'Bilbi.Mov' kaleko zine jaialdia, cross-a, mugikorrarekin grabatutako bideoen txapelketa edo argazkilaritza lehiaketa bat proposatzen dira.

Xedeen artean zonaldea ezagutzen ez duten kontsumitzaileak hurbiltzea da. Ekimen hauen ekintzaileak auzo hauetako merkatariak izan dira. Gero eta merkatari gehiago aukeratzen ari dira esparru hauek beraien negozioak irekitzeko. Bilbo Zaharra, Zabala eta San Frantzisko ezagutzera emateko, ezinbestekoa da eskaintza kultural opraroa izatea eta aurtengo urtea horretara prestatu egin dute.

Martxoaren 17tik apirilaren 7ra bitartean, lau ostegunetan zehar, 'Zaporeen mundua' ibilbide gastronomikoa antolatuko da. Orotara, zonaldeko lau jatetxek hartuko dute parte eta bakoitzean plater bat dastatzeko aukera dago. Churras jatetxeak hasierako platera eskainiko du, Bornek lehen platera, Ágapek bigarrena eta Belmondok postrea. Jatetxe bakoitzak Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioko ikasleen zuzeneko musikarekin alaituko du gaua. Salneurria 16 eurotakoa izango da eta jatetxeetan bertan erosteko parada izango da.

Martxoaren 25ean Bilboko Berreginen Museoak moda desfilea antolatu du. Auzo hauetako saltokiek hartuko dute parte udaberri eta udarako bildumak aurkeztuz. Bestalde, apirilaren 15ean, Sex D Lux eta Pelutxes ileapaindegiaren eskutik, lentzeria erotikoko desfilea prestatuko da Museoan.

Proiektua Bilbi.es web orrialdean garatzen ari da; bertan aurki daitezke eskaintza kulturala, komertziala eta asialdirako abaguneak. Web orrialdeak bi zati nagusietan banatzen da. Alde batetik, merkataritza-lokal bakoitzak esparru berezitua du  (argazkiak, sare sozialetarako kontaktua, helbidea edo informazio orokorrarekin) eta bestetik, egutegi bat aurkezten da auzoetan antolatuko diren ekintzak eskainiz. Bilbi.es web orrialdeak sare sozialetan presentzia du.  Facebook-en facebook.com/bilbifange helbidean topatu daiteke, Twitter-en (bilbi_es); bestalde, YouTube-n presentzia du ere.

Azpimarratzekoa da bertan negozioa duen edozein merkatari interesatuk parte har dezakeela. Harremanetarako: asocbilbaolavieja@hotmail.com

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.