hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Bizikletak hartzeko zerbitzua berritu du Bilbok
2011ko Urtarrila

Bilboko udalak bizikletak maileguan hartzeko erraztasun gehiago eskainiko ditu.

 

Bilboko Udalak bizikletak maileguan hartzeko duen zerbitzua berritu egingo du, mugikortasun sistema iraunkorra eta azkarra gara­tzea helburutzat hartuta, eta eguneroko ­erabileran pentsatuta.

 

Horrela, bost urteko esperientziaren eta 31.200 erabil­tzaileren ondoren, sistema automatikoa jarriko da abian laster. Proiek­tua Bilboko Udalaren ‘Inbertsio eta Enplegu Plana, Bilbao 2010’ planean sartu da ­eta zerbitzua otsailaren bigarren astean martxan ­egotea espero da. Zerbitzu automatikoa urte ­osoan zehar egongo da erabilgarri, Aste Nagusian eta Gabo­ne­tan ­izan ­ezik. Gainera, zerbitzu honen lehenengo fase honetan 260 bizikleta berri gehituko dira. Hauek berriak izango dira; aproposak hiriburutik ibiltzeko.

Beste berritasun garrantzi­tsuen ar­tean, mailegu-gune ge­hia­go egotearena izango da. Orain arte, 11 egon dira eta zerbitzu berriarekin 19 izango dira. Bes­tal­de, bizikletak hartzeko ordutegia ere zabalagoa izango da; 07:45etik 21:30era. Txi­rrin­­du­lak, gehienez ere, bi orduz erabili ahal izango dira eta zerbitzua ­erabiltzeko, gu­txie­nez, 16 urte ­beharko dira.

Bizikletak maileguan har­tzeko zerbitzua 2006ko uztailean jarri zuen abian Udalak. Egun, eskaintza zabala da. Bilbon 25 kilometro bidegorri inguru daude; baina, 2007ko azaroan bidegorrien plan berezia onartu zenetik, ia bikoiztu egin da bidegorrien luzera. Orain­goz sistema doakoa bada ere, 2011ko udazkenetik aurrera ordainpekoa izatea aurreikusi da; urtean 20 euro

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.