|
|
|
|
|
2010ko Abendua |
|
Bizkaiko hiriburuaren Erriberako Zubian bertan, BilbaoHistoriko ekimena aurkeztu berri da, Alde Zaharra, Erribera eta Bilbo Zaharra biltzen dituen identitatea. Hiru identitate hauek ekonomi-, gizarte-, komertzial-, turismo- eta kultura-erakargarritasun handiko espazio bakar batean biltzea du xede; hiru identitateak handiagoa eta indartsuagoa den nortasun berri batean elkartuz, esparru honen ahalmen guztiaren garapenean laguntzeko asmoz.
Ekimena Sarrera-Gutun Fundazional baten bidez eratu da -eskutitza egun osoan zehar hiritarren esku egon zen nahi zuenak bertan sinatu zezan-. Horrenbestez, Erriberako zubian BilbaoHistorikoko logotipoaren zortzi proposamen ikusgai egon ziren nahi zuenak gogokoena duena bozkatu zezan.
Musikak girotu zuen ekitaldia. Bertan izan ziren perkusio afrikarreko 'Djembe Bilbao' taldea eta Mikel Bilbao txistularia, kulturen arteko elkarlotura sinbolizatuz eta guztien parte hartzearekin oihartzun handiagoa lortu daitekeela irudikatuz.
BilbaoHistoriko agente publiko eta pribatuen arteko topaleku izateko jaio da eta Alde Zaharreko, Erriberako eta Bilbo Zaharreko auzoak garatuko dituzten promozio eta dinamizazio ekimenen sustapena bilatzen du.
Bilboko Udaleko Elkarte Publikoak, Lan Ekintzak, ekimena babestu du hasiera-hasieratik. Era berean, BilbaoHistoriko ekimenean ere parte hartzen dute:
· Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Merkatarien Elkarteak. · Erribera Merkatuko Merkatarien Elkarteak. · Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak.
BilbaoHistorikok ekimen bateratzailea izan nahi du eta horretarako, ahalik eta agente pribatu zein publiko gehienen laguntza lortu gura du, hauek giza-, anlokuntza eta ekonomia baliabidez ekimena hornitu dezaten BilbaoHistoriko-ko konstituzioa jarraituz.
XEDEAK Proiektu berriak bere ekintzak xede hauetara bideratuko ditu:
· Bilboko hiritarren interesa bereziki, eta Bizkaikoena orokorrean, Alde Zaharreko, Erriberako eta Bilbo Zaharreko guneetara bideratu eta bultzatu. · Euskal agente ekonomikoak eta enpresarialak erakarri, eremu hauek beraien inbertsio estrategiatan sar ditzaten. · Alde Zaharrean, Erriberan eta Bilbo Zaharrean gizarteratze soziala eta komertziala bultzatzeko argudio berriak sortu. · Jokabide berriak garatu BilbaoHistoriko xarma ekonomikoa, komertziala, soziala, turistikoa eta kulturala sustatzeko eta egun dauden hiru entitate hauek zabalagoa eta indartsuagoa den berri batean bihurtzeko. · Ekintza desberdinak burutu BilbaoHistoriko abagunez, elkarrekintza sozialez eta ekonomia, gizarte eta kultura berritasunez jantzitako agertoki bezala aurkezteko.
BilbaoHistorikok bere ibilbidea Koordinadora moduan abiatu du, bere kideak izan direla: Eduardo Gastaca, San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako Merkatari Elkarteen gerentea; Josu Botran, Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkartearen gerentea; Jon Aldaiturriaga, Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko gerentea; Xabier Otxandio eta Marisa Lezkano, Lan Ekintzatik eta Unai Aizpuru, Medisocomeko zuzendaria eta BilbaoHistorikoko ekimenaren bultzatzailea eta Koordinatzaile Orokorra. Epe ertainera, Koordinadora BilbaoHistoriko Fundazioa bihurtuko da eta interes orokorreko proiektuak garatzeko erreminta izango da.
Ekitaldian ere izan dira: Udaletxetik, Sabin Anucita, Bilboko Osasun eta Kontsumo zinegotzia; Nekane Alonso, Bilboko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren zinegotzia; Isabel Sanchez Robles, Turismo eta Jaietako Saileko zinegotzia; Itziar Urtasun, Herritarren Partaidetza Zinegotzia; Eduardo Maiz, Herritarren Segurtasunaren Zinegotzia; Cristina Ruiz, PP alderdiko bozeramailea eta bere alderdikideak Beatriz Marcos, Luis Hermosa, Angel Rodrigo, Carlos Garcia eta Oscar Fernandez Monroy. Bestalde, bertan izan dira ere, Javier Rojo, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Udal Bulegoko Egitasmo Bereziko arduraduna; Marta Ibarbia, Surbisako zuzendaria; Asier Madarieta, Berreginen Museoko zuzendaria; Pelayo Serrano, Baquetik; Raquel Emperador, IMQtik; Mercedes Rodriguez Larrauri, Bilbao Turismoko Zuzendaria; Carmelo Corada, Cáritasetik; Julio Alegria, Smith&Smith-tik; K-Toño Frade; Marino Montero, ‘Cafés de Bilbao’-tik; Jose Luis Urrutia idazlea eta merkataritza; Aner Elorrieta diseinatzailea, ostalaritza, empresa, instituzio, kultura eta gizarteko ordezkariak. |
|
|
AGENDA
|
Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa |
2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.
Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50 |
|
|
|
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua |
2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.
Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.
Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)
|
|
|
|
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN) |
2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.
Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.
Lekua: ADEGIko egoitza. |
|
|
|