hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Gernikako urriko azken asteleheneko azokak milaka bisitari bildu ditu aurten ere
2010ko Azaroa

Taskas Mungiako jatetxeak gazta  lehiaketako irabazlearen pieza erdiagatik  7.700 euro ordaindu zituen.

Urriaren 25ean, hilabeteko azken astelehenean, Ger­ni­kak bere azokarik ospetsuena hartu zuen. Orotara, 353 erakusmahai izan ziren aurten topagune gastronomikoan; Pase­aleku, Arte­kale, San Juan Ibarra ­eta Juan Kaltzada kaleetan barrena. Ohi­koa denez, gazta, eztia, ­txakolia, sagardoa, fruituak, barazkiak... dastatzeko eta erosteko aukera ­egon zen. Bes­tetik, artisautza lanak, nekazari­tza eta burdindegiko produktuak eta abereak (oilaskoak eta un­txiak) bildu ziren Gernikan.

Merkatu honetara Bus­turialde ­osoko sal­tzaileak eta erosleak hurbiltzen dira. Hori del eta, Euskal Herrian egiten diren merkatu tradizional ospe­tsuenen artean dago.

Goizean goiz, lore eta landare, barazki, fruitu, gazta eta edari lehiaketak egin ziren. Eguerdi aldera, sarien banaketa burutu zen. Dohain garrantzitsuenen artean ardi-, ahuntz- eta behi-gaztaren lehiaketa aurkitzen da eta aurtengo ­irabazlea Aranburu elkartea izan da. Baina produktuen salerosketak bukatuta, giroak arra­tsaldean izan zuen jarraipena. Bertsolariek, kaleko animazioak, pilotak, zesta-puntak, erremonteak ­eta eskuko partiduek hartu zuten lekukoa, urtero legez.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.