hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Ideia Lehiaketa egin du BBK Gazte Lanbideanek
2010ko Azaroa



Ohikoa den legez, BBK Gazte Lanbideanek antolatutako Ideia Lehiaketan Bizkaiko unibertsitate eta Lanbide Heziketako zentruetako ia 100 ikaslek hartu zuten parte. Ekitaldian maila orokorreko sariak, unibertsitatearentzat eta lanbide heziketarentzat, banatu ziren. Era berean, zentru bakoitzako sariak eskaini ziren. orotara, gazteen artean 10 dohain banatu ziren.

Txapelketa honen xedeetako bat Bizkaiko ikasleen artean enpresa izpiritua sustatzea izaten da.  Lehiaketako maila Orokorreko bi sari nagusien irabazleak ‘Uroboros’ eta ‘Zoko Bike’ egitasmoak izan ziren.

EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola-Elca­noren grado aretoan BBK Gazte Lanbidean Ideia Lehia­ketaren 2009/2010 edizioaren sari banaketa egin zen hilaren 27an. Orotara, Bizkaiko uniber­tsitate eta Lanbide Heziketako 95 ikaslek esku hartu zuten.

Ekitaldian Maila Orokorreko bi sari banatu ziren eta talde bakoitzak egindako proiektuagatik 2.000 euro eta diploma bana jaso zuen. Alde batetik, Unibertsitate Sariaren irabazlea ‘Uroboros’ EHUko Enpresa Ikasketen Uni­bertsitate Eskola-Elcanoko lau ­ikas­leren proiektua izan zen. Egi­tasmo honek herri emergenteekin hartu-eman sareak sor­tzea bilatzen du. Bestetik, Lan­bide Heziketa Saria ‘Zoko Bike’ egitasmoarentzat izan zen. San Viator ikastetxeko bi ikaslek Freestyle estiloaren inguruan ­ekitaldiak antola­tzeko sortutako proiektua aurkeztu zuten.

Era berean, BBK Gazte Lan­bidean Ideia Lehiaketaren Zen­tru Bakoitzako Sariak banatu ziren ere. Dohain hauek 800 eurorekin esleituta daude eta ­txa­pelketan parte hartzen duten zen­tru bakoitzean aurkeztu den egitasmo onenari eskaintzen zaie. Talde irabazleak honakoak izan ziren: Deustokoa ‘Neuma­tikasa S.L.’, Sarrikoa ‘EAKE: Eros­keta Azkarra, Kontrolduna eta Erraza’, Elcanokoa ‘Haritzen parkea’, EHUkoa ‘Zeure web gida’, Zabalburukoa ‘Zas Zas Gar­biketak’, Somorrostrokoa ‘Erosi eta jan’, San Viatorrekoa ‘Ekomo­torra’ eta Ikaslanekoa ‘Birlandu’. BBK Gazte Lanbideanek bultzatutako txapelketa honen xede nagusiak Bizkaiko ikasleen artean enpresa izpiritua susta­tzea, gazteek enpresa berriak sortzen la­guntzea eta autolanbidea lanean sartzeko aukera bat bezala aurkeztea dira.

Ideia Lehiaketan, urtero ohikoak izaten diren unibertsitateaz gain, Bizkaiko ­ikas­­lan sarearen Lanbide Hezi­keta zentruetako ­eta Bizkaiko EHUko taldeek hartu dute parte bigarren urtez. Besteen artean, ekitaldian ­aritu ziren: Karmelo Garito­nan­dia (EHUko errektoreordea), Pe­dro Mª Velarde (EHUko En­presa Ikasketen Unibertsitate Eskola-Elcanokoa), Xabier Renteria (Es­kolaren zuzendaria), Luis Alma­raz (BBK Gazte Lanbidean Fun­dazioaren Zuzendaria), Jose Luis Agirre (Fundaziokoa eta Lehia­ketaren epai-mahaikidea), Er­nes­to Cilleruelo (EHUko Indus­tria eta Telekomunikabideetako Ingenieritza Goi Mailako Eskola Teknikokoa), Dionisio Camara (Deustuko Unibertsitate Komer­tzialekoa), Juan Manuel Seco eta Rafa Romeo (Somorrostro Pres­takuntza Zentrukoak), Fernando Zabala (Zabalburu Ikaste­txe­koa), Carlos Bargos eta Mertxe Santoveña (San Viator ikastetxekoak) eta Itziar Zubizarreta (Biz­kaiko Foru Aldundiaren Eko­­nomia Sustapenekoa)­.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.