hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Gipuzkoak eta Nevadako Unibertsitateak euskal kultura zabaltzeko beka sortu dute
2010ko Iraila

“Pat-eloisa Bieter” izena  eramango du jarraipena izateko asmoz eraturik  15.000 euro emango dituen bekak.

 

Gipuzkoako Foru Aldun­diak eta Nevadako Uni­ber­tsitateak (AEB) euskal kulturaren zabalkundea sustatzea helburu duen 'Pat-Eloisa Bieter' beka sortu dute. Bekak 15.000 euro emango ditu eta jarraipena izateko asmoz eratu da.

Foru erakundetik gaur adierazi dutenez, lankidetza hitzarmena sinatu du Boisen (Idaho, AEB) Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroarekin, 'Pat Eloisa-Bieter' deitu duten beka sortzeko. 1970eko hamarkadan AEBetan euskal kultura sustatzen eta ikasle estatubatuarrentzat euskal ikasketak antolatzen "aitzindari" izan ziren senar-emazteak omendu nahi izan dituzte bekari izen hori jarriz.

Lankidetza hitzarmenaren ­izenpetze ekitaldia Boiseko udaletxean egin da, Dave Bieter alkatea buru zela. Bieter ekimenari izena ematen dien senar-­emazteen semea da.
Halaber, ekitaldian izan dira Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol eta Kanpo Ekintzetarako diputatua, Joseba Zu­laika Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zu­zen­­dariondokoa eta Carmelo Urza Euskal Ikasketen Partzu­er­goko zuzendaria.

Galdos diputatuak esan duenez, hitzarmenaren helburua "euskal eta gipuzkoar kulturaren ondarea zabaltzea da, lurraldeko ikertzaile batek burutuko duen doktore-beka bat sortuz ikerlanak eta argitalpenak egitearekin batera".

Bestalde, Zulaikak eta Urzak bekari izena ematen dien senar-emazteen irudia iruzkindu dute. "Euskal ikasketek AEBetan bizi duten egoeraren zati handi bat beraiek duela lau hamarkada inguru egin zuten lanari zor zaio", azaldu dute.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.