hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Negozioak belaunaldiz belaunaldi jarraitzea arazoa da Bizkaian
2010ko Iraila

Bizkaiko foru aldundiak eta EHU familia-enpresaren katedrak egindako lan baten arabera, ehuneko 28k bakarrik dauka adostua beñaunaldi-erreleboa. Familia-enpresak sare sozioekonomikoaren “giltzarri” dira.

Negozioak belaunaldiz belaunaldi jarraitzea da ga­ur egun euskal familia-enpresen arazo nagusia. Izan ere, esaterako, Euskal Auto­nomia Erkidegoko (EAE) familia-enpresak enplegu pribatuaren %80 inguru dira, baina, Bizkaiaren kasuan, esaterako, %28k bakarrik dauka adostuta belaunaldi-erreleboa.

"Familia-enpresaren egoera Bizkaiko Lurralde Historikoan" lanean eman da datu horien berri. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Familia-enpresaren Katedrak ­egin dute lan hori, enpresa horien egitura eta funtzionamendua aztertzeko, eta horien egoeraren diagnostikoa egin eta detektatutako ahuleziak laguntza-planen bidez zuzentzeko.

Horrela, Bizkaiko Foru Al­dundiak familia-enpresen munduari laguntzen jarraitzen du, ­eta duela gutxi, EHUk eta foru ­erakundeko Ekonomiaren Susta­penerako Sailak lankidetza hi­tzarmena sinatu dute Familia-enpresaren Katedrari eusteko.

Diputazioaren eta EHUren lanaren arabera, familia-enpresak Euskadiko sare sozioekonomikoaren "giltzarri" dira. Sektore horrek EAEko BPGaren %60 baino gehiago irudikatzen du, ­eta enplegu pribatuaren %80 inguru. Hala ere, arazo baten aurrean daude: konpainien zuzendaritza hartuko duen ondorengotza. Izan ere, Bizkaiko familia-enpresen %28k bakarrik dauka adostuta belaunaldi-erreleborako formula. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da hirugarren belaunaldiak familia-enpresen % 6 bakarrik zuzentzen duela.

Familia-enpresen baloreen ­irakaskuntza, ikerkuntza eta ­sen­tsibilizazioa dira EHUko Fami­lia-enpresaren Katedraren helburu nagusiak. Horretarako, enpresa horien errealitatearekin eta ikusmoldearekin lotutako prestakuntzako, ikerkuntzako eta laguntzako jarduerak antolatzen dira. Hartara, azpimarratzekoa da sektore horretarako berezko ezaugarriak dituzten enpresa-buruen, ekintzaileen eta profesionalen prestakuntza sustatzea.

EHUko Familia-enpresaren Katedra Hedapenerako Kate­dren barruan dago. Jite juridikorik ez duten unibertsitate egiturak dira, eta ikerkuntzaren eta ­ezagutzaren hedapen soziala da horien eginkizun nagusia. Kate­dra horren jardueren artean nabarmentzekoak dira Bizkaiko familia-enpresen egoeraren segimendua eta analisia, sektoreko beste katedra batzuekin harremanak sustatzea eta Bizkaiko familia-enpresetako buruen artean loturak garatzea.

"Garrantzitsua da katedra hau berau babesten duten erakundeen aldebakarreko proiektua ez izatea; aldiz, gure lurraldeko familia-enpresekin eta beste enpresa-elkarte batzuekin batera egindako proiektua izan behar du, Katedra mundu horren errealitate ekonomikora, sozialera ­eta laboralera hurbiltzeko, bai ­eta berorren kudeaketa eta zuzendaritza arloetako errealitatera hurbiltzeko ere", azaldu du Txomin Iturralde EHUko Fa­milia-enpresaren Katedrako ardu­radunak.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.