hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Gernika-Lumoko merkataritza dinamizatzeko bulegoak "Kalidenda" programa sustatu du saltokien artean
2012ko Otsaila

Otsailaren 22an informazio hitzaldia emango du Gernika-Lumoko Kultur Etxean GERNIKA-LUMO.(2012-02-15)- Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak, Bilboko Merkataritza Ganberarekin elkarlanean, “Kalidenda 2012” programari buruzko informazioa emateko hitzaldia antolatu du. Honen bitartez, parte hartzen duten eskualdeko saltokiek kalitate ziurtagiria lortzeko aukera izango dute, UNE 175001 araua betetzerakoan. Jardunaldia otsailaren 22an izango da, 14:30etik aurrera,Kultur Etxean.

“Kalidenda” programak bi fase ditu. Lehenengoan, praktika tailerra egingo da taldean. Bertan arauaren zehaztasunak jakinarazi eta azalduko dira, azalpen praktikoak emango dira eta ziurtagiriarekin loturiko dokumentazioa banatuko da.

 

Ondoren, aholkulari batek interesa azaldu duten saltoki guztiak bisitatuko ditu kalitate sistemaren ezarpenean laguntzeko. Bigarren bisitaldi baten, saltoki bakoitzak banan-banan jasoko du arautegia zein neurritan ezarrita duen aztertzeko aholkularitza eta ikuskaritza txostena egingo zaio.

Hiru urterako ziurtagiria
Ziurtatze prozesua aholkulari batek bi sasoi desberdinetan egingo dituen bisiten bitartez gauzatuko da. Lehenengoan, ikuskatzaileak ez du bere nortasuna jakinaraziko, eta bigarrenean, nor den azaldu ostean, sistema aztertuko du saltokiko arduradunarekin batera. Igortzen diren ziurtagiriak hiru urterako balioa izaten dute eta urtero berritu behar izaten dira. Titulua dohain lortzen da, Lakuako Gobernuak horretarako dirulaguntzak ematen dituelako.


Hobariak dirulaguntzatan

Ziurtagiri hau eskuratu duten enpresek kopuru handiagoak lortuko dituzte Merkataritzarako Ekipamenduen Modernizaziorako dirulaguntzak eskatzen dituztenean.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.