hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Sodupeko Udalak Beherapenen bosgarren azoka ipini du martxan
2012ko Otsaila

Gueñesko (Bizkaia) merkatari eta ostalariek aurreko denboraldiko eta beste urte batzuetako produktuak prezio eskuragarrian eskainiko dituzte kontsumitzaileen artean krisiaren eragina arintzeko asmoz.

Datorren asteburuan, 2012ko otsailaren 11 eta 12an, karpa handia jarriko dute Sodupeko Herriko Plazan Beherapenen V. Azoka jartzeko. Gueñesko Merkatari eta Ostalarien elkarteak abiaraziko du, eta aipatutako kontzejuko udalak lagundu egingo du.

 

Guztira, Enkarterriko kontzejuko 14 merkatarik hartuko dute parte bosgarren aldiz egingo den ekimen honetan.

Beherapenen V. Azokarako ezarritako ordutegia honako hau izango da: larunbatean, goizeko 10etatik arratsaldeko 20ak arte, etenaldirik gabe, eta igandean, goizeko 10etatik eguerdiko 14ak arte baino ez.

Bi egun horietan, merkatariek beste denboraldi batzuetako salgaiak prezio merkeagoan aurkezteko aprobetxatuko dute.

Horrela, “aukera paregabeak” ikusi ahal izango ditugu mota hauetako beherapenen azoketako ohiko sektoreetan, besteak beste: moda dendan, oinetako eta osagarrien dendan, lentzerian, kosmetikoetan, haurrentzako jolas dendetan… edota oparietan. Baina, horrez gain, postu berriagoak ere egongo dira, eta horietan sektore hauetako produktuak aurkeztuko dituzte: ile-apaindegi, estetika-zentro, loradenda, gozodenda, etxetresna elektriko, optika, fornitura edota albaitaritzako produktuak. Sektore horiek, gehienbat, euren establezimenduetako produktuak ohi ez bezala aurkeztea edota ezagutzera ematea dute helburu.

Gueñes udalerriko auzokideak eta beste udalerri batzuetakoak Beherapenen V. Azokara hurbiltzeko asmoz, Gueñesko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak erabaki du txartelak banatzea egun horietan erosketak egiten dituztenen artean, 200 euroko hiru txekeren zozketan parte hartu eta, ondoren, diru hori elkartea osatzen duten dendetan gastatu ahal izateko. Zozketa otsailaren 13an egingo dute, ekimen hau amaitu ondoren. “Oso harro gaude ikusita jendeak eta auzokideek nola erantzun duten orain arte. Azokara etortzeaz gain, egunero laguntzen diote udalerriko merkataritzari, eta egun horietan ikusi dugu Enkarterri eskualdeko beste leku askotatik etorri dela jendea, baita Bilbotik, Portugaletetik edota Santurtzitik ere. Gueñesko Udalaren laguntzari esker egin ahal izan da, berak eman baitio publizitatea ekimen honi”, eskertu du Gueñesko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.