hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Donostiak 2012an proiektuak finantzatzeko aukera berriak identifikatuko ditu Bruselan
2012ko Urtarrila

Garapen Ekonomikoko zinegotzia den Josu Ruiz eta Donostiako Sustapeneko kudeatzailea den Euken Sesé Bruselara joan dira Ernact Sarearen, Teknologia Berriak Aplikatzeko Europako Eskualdeen Sarearen, Batzar Nagusian parte hartzera; hain zuzen ere, funtsezko foroa da 2012an hiriko proiektuak finantzatzeko aukera berriak identifikatzeko.

Donostiak, Donostiako Sustapena udal sozietatearen bitartez, Ernact sarean parte hartzen du honako hauek bezalako beste hiri eta eskualdeekin batera: Donegal eta Galway Irlandan, Derry Ingalaterran, Kantabria, Vasternorrland Suedian eta laster Timisoara Errumanian. Sare horren helburu nagusia da finantzaketa-premiak elkarrekin aztertzea eta lankidetza-puntuak sortzeko lehentasunak identifikatzea. Hirietan teknologia berriak indartzeko proiektu ezberdinak Europako deialdietara aurkezteko formulak aztertuko dira.

Ernact sarean, azken bost urtetan, 12 proiektu baino gehiago sustatu dira, eta 24 milioi euro inguruko finantzaketa jaso dute Europatik. Donostiari dagokionean, horietako hainbat proiektutan parte hartu du. Egun, honako hauek lantzen ari dira:

CO2free: Energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren alorrean negoziorako aukera ezberdinak aztertu eta identifikatu nahi dituen europar proiektua.

Public Services: Proiektuaren helburua da berrikuntza-sistema transnazionala garatzea enpresentzat e-administrazioaren zerbitzuak sortzeko, epe luzera iraunkorrak direnak. Proiektu horren bitartez, e-administrazioaren zerbitzuak on-line garatu ahal izango dira.

Duela gutxi, Europako Batzordeak proiektu berri bat onartu du Donostiarentzat; hau da, Medi@tic izenekoa. Donostiako Sustapenak Sevilla Global erakundearen laguntzarekin aurkeztutako proiektu honi esker, hobekuntzak egin ahal izango dira ikus-entzunezkoen sektorearen eta sektore digitalaren arloan.

Halaber, Donostiako Sustapenak bigarren proiektu bat onartzea espero du, Laguntzako Irtenbideen Klusterrarekin lotura duena; gainera, proiektu horretan, Tecnalia eta Salud Nova bezalako tokiko enpresak eta talde teknologikoak tartean aurkitzen dira.

 

BESTE PROIEKTU BATZUK

Abian diren proiektu horiekin batera, Donostiako Sustapenak honako hauek ere kudeatu ditu:

Wireless Cities: Tokiko garapen ekonomikorako proiektua; haririk gabeko teknologia erabiltzea.

Econet: Proiektuaren helburua da teknologia berrien erabilera gehitzea Herri Administrazioan erabakiak hartzeko.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.