hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Jostailuen truke-merkatua antolatuko da Durangon
2011ko Abendua

Durangoko (Bizkaia) Andra Mari elizpean prestatuko da, larunbatean.

M15M Durangaldea mugimenduak jostailuen truke-merkatua antolatuko du Durangoko Andra Mari elizpean, datorren abenduaren 31n, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Ekimen honen helburua herritarrengan kontsumo arduratsua sustatzea da, arazo ekonomikoak dituzten familiei alternatibak eskaintzea eta pertsonen artean bestelako harreman-motak bultzatzea.

Horiek horrela, egoera onean dagoen jostailu oro onartuko da truke-merkatuan, gerrakoak izan ezik. Horien kasuan, gerrako jostailuak hartu egingo dira, zirkulaziotik baztertzeko. Era berean, jostailuak eman nahi dituztenak ere merkatura gertura daitezke; M15M Durangaldeak Durangoko tokiko elkarte eta taldeei eta ospitaletan dauden umeekin lan egiten duen juegaterapia.org erakundeari helaraziko baitizkio.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.