hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
BBK Santo Tomas sarien banaketa
2011ko Abendua

BBKren Gizarte Ekintzak Santo Tomas azokan era guztietako produktuak erakutsi zituzten 9 salmenta-postu saritu ditu, bai eta urtean zehar BBK-k bultzatutako 200 azokatan nabarmendu diren bi ekoizle ere.

2011. urtean 200 azoka antolatu ditu Bizkaian BBK-k, gure lurraldean nekazal azoken sustatzaile nagusia den erakundeak. Merkatuon antolakuntzan 2 milioi euroko inbertsioa egin du, Gizarte Ekintzak urte osorako duen aurrekontuaren %3. Lehen alorreko jarduera sustatzeko antolatu diren azoka gehientsuenak nekazal-azokak izan dira, zehazki 130, perretxiko eta onddoen 24 erakusketa ere egin dira, arrain eta abelgorrien beste 15 azoka ere bai. Horrez gain, hainbat erakusketa monografiko antolatu dira, hala nola arrainari buruzkoak, txerrikien gainekoak, gazta, txakolina eta sagardoa ardatz nagusi izan dituztenak. Beste urte batez, Bilboko Santo Tomas azokak eta Gernikako azken astelehenekoak jaso dituzte Bizkaian ikusle eta bisitari gehien.

Aurten lehen aldiz BBK Salan egin da Santo Tomas sarien banaketa ekitaldia. Bertan, 2011. urtean egin diren azoketan esku hartu duten ekoizleen artean, hauetako biren ibilbidea nabarmendu nahi izan da eta, horrez gain, Santo Tomas azokan eginiko neurketan araberako beste 9 sari banatu dira. Ekitaldian izan dira Irene Pardo, Foru Aldundiko Nekazaritza Diputatua, Bilboko Alkatea, Iñaki Azkuna, BBK-ko Zuzendari Nagusia, Juan Sáenz de Buruaga, eta Mario Fernández BBK-ko Presidentea. Saritu diren maila guztietan, 600 euroko diru-saria eta oroigarri bana banatu dira.

Urtean zehar atondu diren standen artean erakustoki egokienaren BBK Saria Berriatuako Lurdes Malaxetxebarriak irabazi du eta ekoizle gaztearen saria, berriz, Iurretako Sonia Isasik.

Horrez gain, BBK Santo Tomas sariarekin gailendu dituzte Jose Etxeberria, Gatikakoa, fruituen atalean; Urdulizko Adela Andikoetxea, barazkietan; Itsaso Barrenetxea Durangokoa, gaztaren alorrean; Elorrioko Maite Leanizbarrutia ogian; Gamiz-Fikako Luciano Uriarteren txakolin gorria; Zallako José Domingo Txabarrik ekoitzitako, txakolin beltz eta zuria; Sodupe-Gueñeseko Jose Antonio Escuderoren eztia eta Juan Antonio Zabala Getxotarra, animalia bizietan.

Tamaina txikiko ustiapenentzat, berebiziko garrantzia dute lehen alorreko azoka eta merkatuek, beren ekoizpenari irteera emateko aukera dakarkitelako. Horregatik, finantza erakunde den aldetik, lehen alorrari eskaintzen dion babes finantzarioaz gain, BBKren Gizarte Ekintzak konpromiso historikoa du alor honekin. Konpromiso hori Bizkaiko azoka eta feriatan ikusten da, hauetako batzuk zuzenean BBK-k berak antolatzen baititu, eta beste batzuetan lankide aritzen baita.

 

 

 

 

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.